Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

  • Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan dezaketelako. Urte hasiera honetan nabarmendu daitekeen kasu larri bat da Apple egiten ari dena bere albiste laburpenekin, gezurrezko albisteak emanez eta ez gainera bere izenean, baizik eta kazetaritza-erakunde handien izenean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko urtarrilaren 10ean - 07:00
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Applek iPhone erabiltzaileentzako albiste notifikazio sistema bat martxan jarri du, albiste nagusien laburpentxo bat eskainiz fidatzekoak diren iturrietatik (hala nola New York Times edo BBC, ikus irudietan).

Azaroan eta abenduan ikusi ziren adibide horiek. Netanyahu atxilotu zutela, nonbait New York Times-ek argitaratu izan balu bezala; edo Luigi Mangionek bere buruaz beste egin zuela (BBC omen iturria). Bi albisteak gezurra dira, eta ez NYT-ek ez BBC-k ez dute horrelakorik argitaratu.

Kasu horien berri Apple-ri emanda, nonbait iPhoneen nagusiak urratsak emango zituela adierazi zuen 2024 amaieran; baina 2025a hasi da, eta segitzen du zerbitzu horrek disparateak esaten. Albiste honen arabera, hain zuzen, eta asteburu honetan bertan gertaturikoak:

  • Munduko dardo-jaurtiketako lehiaketa Luke Little batek irabazi duela. Txapelketaren lehen egunean eman zuen jakinarazpena Applek, beraz nekez jakin zezakeen AA horrek nork irabazi behar zuen handik egun batzuetara.
  • Rafael Nadal tenislaria gay dela eta armairutik irten berri dela. Hau ere ez da gertatu, behintzat armairutik irtetearena.

Albiste faltsuen zabalkunde hau hain iruditu zaio kezkagarria RSF (Mugarik Gabeko Erreporariak) erakundeari, esku hartzeko eskatu diotela Appleri.


Manipulazioa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...