Apirilaren 23ko manifestazioan parte hartzeko deia egin du Aroztegia eta gero zer? Plataformak

  • ‘Aroztegiako UGS/PSIS gelditu! Herriarena da hitza, herriarena erabakia’ goiburupean abiatuko da larunbat arratsaldeko 5:30ean Elizondon

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko apirilaren 19an - 10:46
Larunbateko manifestazioan parte hartzeko gonbita egin du Aroztegia eta gero zer? Plataformak.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Apirilaren 23an, larunbat arratsaldeko 5etan,  manifestazioa izanen da Elizondon,  Aroztegiako UGPS-a gelditzeko eta Baztango herritarren erabakia errespetatua izan dadin eskatzeko. Manifestazio horretan parte hartzeko deia egin du Aroztegia eta gero zer Plataformak: «Behin eta berriz erran dugun bezala, ez dugu Nafarroako Gobernuak UGPS bidez egin nahi digun inposaketa hau onartzen eta egitasmo urbanistiko honen aitzinean baztandarrok dugun iritzia zein den jakiteko beharra ikusten dugu, demokraziaren beharra ikusten dugu, herritarron tenorea da!».

Horregatik, larunbat hontan ozen aldarrikatuko dute Elizondoko karriketan, «baztandarron  iritzia jakiteko eskubidea dugula eta gehiengoaren iritzia errespetatua izateko eskubidea dugula».

Manifestaziorako atxikimendua 600 pertsona baino gehiagok emana dute gaurger eta anitz dira modu berean elkarteak, taldeak, alderdi politikoak, sindikatuak etabar. Horren adibide gisa, ELA sindikatua (Baztan-Bidasoa), LAB sindikatua (Baztan-Bidasoa), EHNE Nafarroa, Zabaldi elkartasun etxea (Iruñea), Emagin elkartea, (H)ilbeltza elkartea, Jo ala jo kultur elkartea, Baztango Gazte Asanblada, Baztandarren Biltzarra elkartea, Aldude mendiko koordinakundea, Plazara dantzara herri ekimena, Baztandarrak Dantza Taldea, Baztango Bilgune Feminista, Baztango Sortu, Baztango eta Nafarroako Izquierda-Ezkerra, Baztango eta Nafarroako EH Bildu eta Nafarroako Podemos Ahal dugu aipatu zituzten

Aroztegia eta gero zer Plataformak aipatu duenez, «Lurra defenditu nahi baduzu, demokrazia partehartzaile baten alde bazaude, euskeraren arnasguneak babestu nahi badituzu, espekulazio inmobiliariorik gabeko Baztan bat nahi baduzu, badakizu! Etorri larunbatean gurekin aldarrikatzera: Aroztegiako UGPS/PSIS gelditu! Herriarena de hitza, herriarena erabakia».

Akitzeko, baztandar guztiei oroituarazi nahi diete Baztango Udalean sinadura eman dezaketela herri galdeketa egin ahal izateko. Momentu hontan 500 herritar inguruk sinatu dute eta hortaz 200 sinadura inguru falta dira hekburua betetzeko. Astetartez 09:00etatik 14:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara eman daiteke sinadura.

Albiste hau erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baztango Aroztegia
2025eko maiatzaren 23
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

2025eko maiatzaren 22
Aroztegiako epaiketaren kronika (hirugarren eguna)
Desobedientzia zibila kriminalizatzeko irudien bila

2025eko maiatzaren 21
Aroztegia III

2025eko maiatzaren 20
Aroztegiako epaiketaren kronika (bigarren eguna)
Guardia zibilek diote ez zela bortizkeriarik egon protestetan zirenen aldetik

2025eko maiatzaren 19
Aroztegiako epaiketaren kronika (lehenbiziko eguna)
Akusazioek izen bat nabarmendu dute lehen saioan: Garbiñe Elizegi

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!