Antzokiak okupatzen ari dira artistak Frantzian zehar, kultur guneen irekitzea eskatzeko

  • Koronabirusaren izurriteari aurre egiteko hetsirik segitzen dute Ipar Euskal Herriko eta orokorkiago Frantziako kulturguneek. Gune hauen irekitzea eskatzeko –beti ere osasun neurriak errespetatuz–, antzokien okupazioak loratuz doaz: 60 bat antzoki dituzte une honetan okupaturik.


2021eko martxoaren 18an - 09:08

Martxoaren 4ean Parisko Odeon antzokitik abiaturik, antzokien okupazioaren mugimendua hedatuz eta azkartuz doa egunez egun, Frantzia izendaturiko lurraldean. Kulturguneen itxierarekin bukatzea nahi dute mobilizaturik diren artista, teknikari eta arte eskoletan diren ikasleek. Une honetan 60 bat kulturgune dira okupaturik. Ikusgarrien arloan dabilen CGT sindikatuak abiatu zuen mugimendua hilabete hastapenean, eta orduz geroztik, ehunka norbanako batu dira protestari. Orokorrean antzokietako zuzendaritzaren sostengua dute okupatzaileek.

Ondoko bideoaren bidez zabaldu zuten okupaziorako deia, kulturaren aldeko aldarriaz gain, orokorki bizitza eta zerbitzu publiko duinen aldeko mezua plazaratuz:

 

Hain zuzen, langabeziaren aseguruaren erreformaren aurkako irakurketa egiten dute, "prekarioak are prekarioago bihurtuko dituen erreforma" delako. Intermitenteen eskubideen bermatzea ere eskatzen diote gobernuari, eta orokorki kulturaren sektorea sostengatzeko plan orokor bat.

Ondoko bideoan adibidez, Lavaleko antzokiaren okupazio hastapenaren unea:

 

Koronabirusari aurre egiteko, iazko martxoaz geroztik ia etenik gabe hetsirik ditugu antzoki zein kontzertu gelak Ipar Euskal Herrian, eta orokorkiago Frantzia mailan –udan zehar baldintza oso zorrotz batzuei segi ireki zituzten–. Urrian jarri zuen bigarren konfinamendua Frantziako Gobernuak, aktibitate ekonomikoek aurrera egiteko lehentasun argia planteatuz. Kulturaren sektoreko aktibitateak "ez-beharrezko" definiturik, hetsirik mantendu zituen antzoki, opera, kontzertu gela zein museoak. Artistak zein sektore honetako teknikariak kezkaturik eta haserre dira aspaldian, kulturari agintariek dioten aitortza eskasagatik.

Martxoaren 26a: mobilizazio eguna

Mobilizazioan urrats berri bat gehiturik, Antzokien Batzar Orokorra antolaturik dute martxoaren 26rako. Bestalde, herritarrei ere eskatzen diete bat egitea mobilizazioekin, kultura "guztien ardura" delako. Maulen berriz, martxoaren 20an dira mobilizatuko, "kultura baztertu izana" salatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2024-05-07 | Euskal Irratiak
"Zenbat dugun kontatzeko!" Euskal Herriko mapa sortu dute

"Zenbat dugun kontatzeko!" mapa ilustratu bat sortu dute elkarlanean Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak, Seaska eta Euskal kultur Erakundeak.


2024-05-07 | Hala Bedi
Gaza eta Zulueta, Gasteizko Orbain kultur elkartearen maiatzeko dokumental zikloan

 Maiatzaren 7an hasiko da zikloa, Gazaren inguruko hiru dokumental laburrekin.


Nestor Basterretxea jaio zela 100 urte: munduari leihotik begira, baina leihoak itxita

Gaur 100 urte beteko zituen Nestor Basterretxeak (Bermeo, 1924 - Hondarribia, 2014). Hamaika lanetan nabarmendu zen, eta hamaika bider mintzatu zen ARGIArekin. Pasarte interesgarri batzuk ekarri ditugu hona.


2024-05-05 | Ainize Madariaga
Maskaraden hegaletan

Lehentze franko ditu Pagolako maskaradak: lehentze da Pagola herriak maskaradak ematen dituela; lehentze ere da Kabana pertsonaia neska batek jokatzen duela; lehentze ere da maskaradako txirulariak oro neskak izan direla, Urdiñarbeko barrikaden denboran; lehentze da... [+]


Eguneraketa berriak daude