Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS) taldeak, “arrazista eta sinplista” delako: “Saioak gizartearen isla izan nahi du, baina itzultzen digun irudi bakarra irudi desitxuratu bat da. Hau ez da geure burua erakusten digun ispilua, bertan beldurra, gezurra eta gorrotoa bakarrik proiektatzen baitira. Gure errealitatea askoz konplexuagoa da, gizatiarragoa, eta argi eta garbi ikusia izatea merezi du, ez aurreiritzien bidez”, azaldu dute. Gogoratu behar da KASeko boluntarioek 300 afari inguru banatzen dituztela hiriko hiru auzotan gauero-gauero, kale egoeran edo egoera zaurgarrian dauden pertsonen artean.
Honakoa da erreportajearen planteamendua, errotuluetan irakur daitekeenez: “Donostia, luxutik krimenera”; besteak beste, “Arzaken hiria, Albako dukesak uda pasatzen zuen hiria”, dio pieza egin duen gizonak, Donostia hori baino izango ez balitz bezala. Halaber, errotulu berean irakur daiteke Donostian “izugarri hazi” direla sexu erasoak, liskarrak eta lapurretak.
Hori babesteko, Espainiako Barne Ministerioaren 2024ko datuak erabili ditu Susana Grisoren saioak; datu horien arabera, 5.283 arau hauste erregistratu dira hirian aurten, eta horrek gorakada bat suposatzen du azken urteekin alderatuta. Aipatu behar da, halaber, nahiz eta erreportajean ez duten aipatzen, gorakada Gipuzkoa osoan eman dela eta Donostia ez dela kasu isolatua. Arau hauste horien erantzule gisa, aldiz, saioak gazte magrebtarrak aurkeztu ditu: “Batez ere, pertsona talde batengatik da [arau hausteen gorakada], gehienak marokoarrak, Afrikako iparraldekoak, han bizi direnak, ez lanbiderik ez bestelako ogibiderik gabe”, dio erreportajea egin duen pertsonak, frogarik erakutsi gabe eta gazte horien egoerari erreparatu gabe.
Eneko Goia alkateak Ser irrati katean egindako adierazpen batzuetara heltzen da Espejo Público, non esan zuen delituak modu errepikakorrean egiten ari den talde bat dagoela hirian, nahiz eta alkateak ez zuen zehaztu talde horren jatorria. Horrez gain, erreportajean, hainbat herritar eta merkatari elkarrizketatu dituzte Parte Zaharrean, segurtasun faltaren tesia babesten dutenak. Halaber, erreportajean ikusten da KASen Plaza Berriko afari banaketara joan zirela Espejo Público-koak, tentsioa sortzera eta KAS kriminalizatzera. Eta Parte Zaharreko kale batzuetan egunero ikusten den zaborra erakusten dute zonaren “dekadentziaren” erakusgarri gisa, nahiz eta Parte Zaharrean Bizik askotan salatu duen egoera horren erantzuleak, hain zuzen ere, ostalaritza establezimendu asko eta auzoko zaborraren udal kudeaketa direla. Hori guztia, tentsio musikarekin.
Duela gutxi ABC egunkari kontserbadore espainiarrak argitaratutako erreportajearen ildotik (San Sebastián, de paraíso urbano a nuevo Bronx del Cantábrico) doa Antena3 katearen erreportajea, eskuin eta ultraeskuin politiko zein mediatikoek erakutsi nahi duten segurtasunik gabeko hiriaren tesia defendatzeko ildotik. Hori izango balitz bezala Donostiako arazo nagusia eta ez, aldiz, hirian etxebizitza bat erosi edo alokatzeko ezintasuna, esaterako.
Hirien irudi katastrofista hori islatzea ez da Donostiako kasu isolatua, Euskal Herrian, Espainiako Estatuan zein Europa osoan gertatzen ari den zerbait da, gorroto diskurtsoak eta beldurra zabaltzeko. Eskuinak eta ultraeskuinak kapitalizatzen dute hori, azkenaldian inguruko hauteskunde gehienetan zein hedabide nagusien eguneroko diskurtsoan argi ikus daitekeenez. Txanponaren beste aldean, euren kabuz eta modu boluntarioan antolatzen ari diren herritarrak daude, problematika ukatzetik urrun, problematika bere neurrian azaltzen dutenak eta konponbide integralen alde lan egiten dutenak; Donostian, besteak beste, Martutenen, Herreran eta Egian norabide horretan ari dira lan egiten zenbait eragile eta norbanako.
Gazako inbasioak aurrera darrai, Israelgo Gobernuaren aliatu estrategikoak direlako Mendebaldeko gobernuak, eta beraz, herrialde horietako hedabide nagusiak. Israel biktima bezala aurkezteko asmoa ondorioztatzen da diskurtso nagusien azterketa semantikoa eginez gero. Eta hala... [+]
Hauteskundeetan eragiteko edo bestelako helburuekin, zibernetikoki manipulazioa eta desinformazioa sustatzen, dokumentuak faltsifikatzen edota zuzenean dokumentuak lapurtzen ditu Tal Hanan enpresari israeldarrak. Ikerketa kazetaritza lan batek eman du argitara, eta Kataluniako... [+]
Carla Simóm zuzendariaren Alcarràs filma arrakasta izaten ari da, eta asteartean jakinarazi zen Oscar sarietarako hautagaia dela. Berria ezagutu eta gutxira, filmari izena ematen dion Kataluniako herriari buruzko Wikipedia orrian Urriaren 1ari buruzko... [+]
Miliziak armatu eta zibilak lehergailu inprobisatuak egitera animatzen ari dira kazetariak, normalean terrorismo gisa hartzen dituzten ekintzak.
Artikulu hau Middle East Eyek argitaratu du, hemen ikusi originala.
Madrilgo hauteskunde-kanpainan VOXek karteletan polemika eragin du adingabe migartzaileen aurka bete-betean jo duelako. Azken egunetan kartel honen edukia eta irudiaren atzean dagoen manipulazioa agerian geratu da.
Kataluniarrek aukeratutako presidentea Belgikara joan zenean, boterearen hegalpean aritzen diren hedabideek Puigdemontek "ihes egin zuela" adierazi zuten edo "justiziari izkin egiteko ihesalditzat" jo zuten titular handitan. Orain, Francisco Francok... [+]
La Razón egunkariak Santa Ageda ospatzen ari ziren kaputxadun talde batek Guardia Zibilaren patruila bati eraso egin ziola argitaratu du. Hedabideko literaturak Altsasuko hainbat gazte kartzelarazea ondorio izan zuen istiluarena gogorarazten du.
Ostegunean jakin dugu, sumario-sekretua kendu dutenean, Espainiako Auzitegi Nazionalak aitortu duela orain hilabete atxilotu zituzten Kataluniako CDRetako kideek ez zeukatela lehergairik etxean. Hala ere, terrorismoa egotzita espetxean daude behin behinean.
Gasteiz, 1955. Donostiako Egiako auzokidea. Madrilgo Complutense Unibertsitatean Filosofia eta Letretan lizentziatu zen 1978an. EHU eta UEUko irakaslea. Hezkuntza Zientzietan doktorea. Idazlea. “Fake News”-ak ez dira atzo goizekoak (Utriusque vasconiae) saiakeraren... [+]
Espainiako Atzerri Ministerioak Vianako Jauregia Kazetaritza Saria sortu du, Espainiako Estatuari buruzko irudi positiboa ematen duten atzerriko kazetarientzat. Kataluniako urriaren 1eko erreferendumaren kontra erabilitako bortizkeriak nazioarteko medioetan asko kaltetu zuen... [+]
Valentzian RTVEk daukan egoitzako albistegien editore Arantxa Torresek dimititu egin du asteartean.
Mujeres RTVE plataformak, zeinak Espainiako Estatuko komunikabide publikoko emakumezko langileak biltzen dituen, korporazioaren baitan ematen den informazioaren manipulazioa salatzeko kanpaina bat abiatu du sarean #AsíSeManipula traolarekin. Komunikabide... [+]
Telebista isiotu dudan bakoitzean, lurrin iragarkiak ikusi ditut, zientoka. Pentsatzen hasita nago hatsa dariola gabiltzala, hainbeste perfumatu beharra badugu. Baina era berean, spot horiek ez dute usaimenik irudikatzen. Gaitza da, bai, usainak (edozein) pantaila zeharkatzea,... [+]
Hedabideak izan dira Pascual Serranoren (Valentzia, 1964) lantoki eta aztergai. Rebelión agerkari digital aitzindariaren sortzaileetakoa izan zen 1996an eta Telesur telebistaren aholkulari aritu zen Latinoamerikako kanalaren hastapenetan. Sektorearen aztertzaile zorrotza,... [+]