Animalien sufrimenduari buruzko erakusketa suntsitu dietela salatu du Aska Itzank Animaliak taldeak

  • Linas Kortaren argazkiak tokitik kendu eta ibaira bota edo desagerrarazi dituzte. Animalien sufrimendua azaleratzen du erakusketak.


2021eko uztailaren 29an - 07:54
Azken eguneraketa: 09:57
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aska Itzank Animaliak taldeak (AIAk) erakusketa ibiltaria antolatuta zuen uztaila eta abuzturako. Orain arte, herriko hainbat txokotan erakutsi dituzte Linas Kortaren argazkiak. Oiartzungo festetan ateratako argazkiak ikus zitezkeen, animalien sufrimendua azaleratzen zutenak.

Pasa den astean Ugaldetxoko ibilgailuen zubian jarri zuten erakusketa ibiltaria, Oiartzunen. Hari eraso egin eta suntsitu dutela salatu du AIAk. “Argazkiak lotzen zituzten sokak moztu, zeuden lekutik kendu eta ibaira bota dituzte. Ibaian gutxi batzuk berreskuratzeko aukera izan dugun arren, argazkien gehiengoa desagerrarazi egin dute”, azaldu dute.

AIAk nabarmendu duenez, herriko kultura eta tradizioari buruzko hausnarketa prozesua abiarazi zuten duela hilabete batzuk. “Horren aurrean herritar batzuek duten erresistentziaren edo kontrako jarreraren adierazletzat jotzen dugu asteburuko ekintza”.

Festetan animalien erabilera egiten duten ekitaldiak kentzea edo ordeztea da AIAren helburua, berretsi dutenez. Hainbat ekitaldi antolatu eta dinamika martxan jarri ditu sortu zenetik. Horietako bat da Linas Kortaren erakusketa; gai hori kaleratu eta horri buruzko hausnarketa bultzatu nahi izan dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Animalien eskubideak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.