Animalia formako gailetak, preso zituen kaiolatik aske

  • PETAk, animalien tratu etikoaren aldeko elkarteak, garaipen sinbolikoa lortu du: Nabisco konpainiak Barnum's Animals Crackers gaileta-kaxetan ageri diren animaliak aske utzi ditu, 116 urtez ilustrazioak inguratu dituzten markoak eta barruko arrastoak kenduta. Ezabatutako elementuek zirku ibiltarien "garai krudela" islatzen zuela salatu zuen PETAk.


2018ko abuztuaren 22an - 09:31
Goran, kaxa zaharretako bat; goran, aurki merkaturatuko dituztenak.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Kaxa berrietan ageri diren animaliak (zebra, elefantea, lehoia, jirafa eta gorila) oihanean ageri dira orain.

Garaipen handiak pakete txikietan etor daitezkeela adierazi du PETAk, kaxa berriari erreferentzia eginez.

Elkarteak gailetatxoen afera baliatu du zirkoetan animaliak nola tratatzen dituzten salatzeko. "Amei euren kumeak kentzen dizkiete zirkoek, animaliak kaiolatan sartu, kateak jarri eta herriz-herri eramaten dituzte. Bizitza naturaletik deus ez dute".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Animalien eskubideak
2025eko abenduaren 10
Itsuan

Eguneraketa berriak daude