Angela Davisek euskal preso politikoei babesa adierazteko baliatu du eman behar zioten sari bat kendu izana

  • "Palestinako preso politikoak babesten ditut, babesten ditudan bezala egungo Euskal Herriko preso politikoak, Kataluniakoak, Indiakoak eta munduko beste hainbat lekutakoak", adierazi du, New York Timesen irakur daitekeenez.


2019ko urtarrilaren 14an - 18:17
Angela Davis, artxiboko irudi batean, hitzaldi bat ematen 2014an.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Angela Davisek adierazi du zur eta lur utzi dutela jaioterrian (Birmingham, Alabama, AEB). Orain hilabete batzuk jakinarazi zioten giza eskubideekin loturiko sari bat eman behar ziola Birminghamgo Eskubide Zibilen Institutuak. Israeli buruz duen iritziagatik, ordea, azkenean ez diotela saria emango jakinarazi berri diote orain bi ostiral. Egun horretarako lotuta zuen hitzaldia ere bertan behera utzi diote.

Hasiera batean ez zuten azaldu Institituko kideek zergatik egiten zuten atzera. Hau da oharrean ziotean: "Zoritxarrez, ez ditu betetzen sariaren oinarri diren baldintza guztiak".

Davisek Facebooken argitaratutako adierazpen batean dio, badakiela "Palestinan justiziaren alde luzaroan erakutsi duen babesagatik" dela. Saria horregatik atzera botatzea bereziki salatu du:

"Erabat lekuz kanpokoa da, kontutan hartuta nazioarteko mugimendu handi batek ziurtatu zuela nire askatasuna –baita nire bizitza salbatu ere. Nire aktibismoaren parte handi bat eman diot nazioarteko elkartasunari, eta bereziki, munduko beste lekuetako gatazkak poliziaren gehiegikerien aurkako AEBetako herri mugimenduekin lotzen, kartzela industria konplexuarekin, eta zabalago hartuta, arrazismoarekin".

Handik egun batzuetara, Birminghamgo alkate Randall Woodfinek aitortu du kexak izan zituztela "bertako komunitate juduaren eta zenbait aliaturen partetik".

Polemika honen erdian egin ditu Davisek Palestinako, Euskal Herriko, Kataluniako eta Indiako preso politikoekiko elkartasun hitzak. Hauxe esan duena hitzez hitz:

"Palestinako preso politikoak babesten ditut, babesten ditudan bezala Euskal Herriko preso politikoak, Kataluniakoak, Indiakoak eta munduko beste hainbat lekutakoak. Israelgo estatuaren politika eta praktika ugariri aurkakotasuna erakutsi diet, eta gauza bera egiten dut Palestinaren okupazio israeldarrari AEBek ematen dioten babesarekin, baita AEBetako beste hainbat lege diskriminatzailerekin ere".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025-07-21 | ARGIA
Ongietorrien auziko akordioak “borrokaren zilegitasuna” ezbaian jartzen duela salatu dute zenbait presok eta preso ohik

"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian. 


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Iruñeko espetxeko presoek tratu txarrak, birgizarteratzeko baliabide falta eta generoaren araberako desorekak sufritzen dituztela dio Salhaketak

Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Ekainak 7an Amnistia Egunera batzeko deia luzatu du Askek

Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte. 


Sarek ‘Puzzlea osatu arte’ ekimena antolatu du, asteburuan 29 herri zeharkatuko dituena

Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


2025-03-19 | ARGIA
Espetxetan jarduerak edo emankizunak antolatu nahi dituzten artista eta eragileei auto-zentsura agiri bat sinatzea exijitzen hasi da Jaurlaritza

“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]


Juan Luis Agirre Lete kalean da 28 urteko espetxealdiaren ostean

Asteazken eguerdian berreskuratu du askatasuna astigartarrak, zigorra osorik beteta. Espainiako Auzitegi Nazionalak otsailean inputatu zuen ETAren zuzendaritzako ustezko beste lau kiderekin batera, Gregorio Ordoñezen hilketa leporatuta.


Frantzisko

Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.


Xabier Zabalo euskal presoa espetxera itzularazi du Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak

Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.


Eguneraketa berriak daude