Emakumeak borrokan

Angel Oiarbidek eta Zelai Nikolasek Gure Esku Dagoren bozeramaile izateari utziko diote

  • Angel Oiarbidek eta Zelai Nikolasek Gure Esku Dagoren bozeramaile izateari utziko diote, ia sei urte eta gero. Dinamikaren Zuzendaritza Kontseiluko kide izango dira aurrerantzean. Martxoaren 20an, bi bozeramaileek “azken solasaldia” eskainiko dute Bilboko Kafe Antzokian.

Uriola.eus @uriolaeus
2019ko martxoaren 13a
Nikolas eta Oiarbide, 2018ko ekitaldi batean.

2013ko ekainean Gure Esku Dago sortu zenetik izan dira Angel Oiarbide eta Zelai Nikolas herri dinamikaren aurpegi eta ahots. Ia sei urte eta gero, bozeramailetzaren lekukoa esku berrietara pasatuko dute, baina buru-belarri segiko dute lanean Gure Esku Dagon eta Zuzendaritza Kontseiluko kide izango dira aurrerantzean ere. 

Martxoaren 31n Bilboko Euskaldunan etapa berri bati ekingo dio Gure Esku Dagok. Orain arte egindako ibilbidea baloratu eta etorkizuneko erronkak mahai-gaineratuko ditu dinamikak. Hain justu, egun horretan aurkeztuko dituzte bozeramaile berriak eta Zuzendaritza Kontseilua osatuko duten kideak, besteak beste. Bertan izango dira Angel Oiarbide eta Zelai Nikolas.  

Ekitaldia baino lehen, martxoaren 20an, bi bozeramaileek “azken solasaldia” eskainiko dute Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldeko 19:00etan. Sei urteen errepasoa egitearekin batera jorratuko dituzte testuinguru politikoaren inguruko irakurketa eta Gure Esku Dago euskal gizarteari egiten ari den ekarpena, solasaldi hurbil eta berezi batean.

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziarekin ekarri dugu ARGIAra.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Gure Esku Dago

Gure Esku Dago kanaletik interesatuko zaizu...
2019-05-03 | Aiaraldea.eus
Omenaldi jendetsua egin diote Isidro Murgari

Iragan larunbatean zendu zen Isidro Murga. Gaur arratsaldean omenaldi jendetsua egin diote Egin egunkariko sustatzaile eta herri mugimendu ugaritako kidea izan zenari. Laudioko Lamuza parkean egin dute ekitaldia, eta ehunka herritar bertaratu dira zitara, gizarte eta politika munduko ordezkari ugarirekin batera.


2019-04-07 | Ahoztar Zelaieta
Guk kalderero eguna, ijitoek PNVero eguna

Kalderero eguna zela eta, lagun ijito bati proposatu nion PNVero eguna ospatu behar zutela. Euskal Herriko inauterietan Europa ekialdeko ijito pertza-konpontzaileak eta familiak irudikatzeko ohituren eta hartzarena egiten duen pertsonaiaren berri eman ondoren, bere harridura azaldu zidan. Herri batzuetan Hungrino bezala ezagutzen dira.

XV. mendean ongi etorriak izan ziren ijitoak, baina XVI. mendetik aurrera beraien aurkako jazarpen herritarra eta instituzionala hasi zen. Salbuespenak ematen... [+]


Erreferendum bidez erabakitzeko herri ekinaldi bat bultzatuko du GEDek

Fase berri bat hasi du herri mugimenduak, eta bertan bazkideak izango dira oinarri. Parte hartzea sustatzeko, 'Plaza' plataforma digitala jarri dute abian Gure Esku Dago-ren webgunean.


2019-02-18 | ARGIA
Milaka herritarrek elkartasuna adierazi diete Donostian auzipetu katalanei

Kataluniako plazatik atera ziren igande eguerdian “Konponbidea. Demokracia. Llibertat” goiburupean eta Boulebarderaino egindako ibilbidea horiz bete zuten. Gure Esku Dagok antolatu zuen manifestazioa.  


2019-02-08 | ARGIA
Gure Esku Dagok mobilizazioak antolatu ditu, Madrilen epaituko dituzten independentista katalanen alde "kaleak horiz janzteko"

Erabakitze eskubidearen aldeko dinamikak manifestazioa egingo du Donostian, otsailaren 17an, eguerdiko 12:00etan.


Dagoeneko 220.000 herritarrek erabaki dute GEDko kontsultetan

Donostian, Irunen eta Enkarterrietan atzo erabaki zen euskal estatu burujabe eta independente batean bizitzea, Gure Esku Dago dinamikak antolatutako herri galdeketetan. Orotara, 28.704 lagunek erabaki dute. Emakumeak izan ziren lehenak bozkatzen bost herrietako hautesleku guztietan.  


2018-10-31 | I˝igo Igartua
Quim Torra Kataluniako presidentea Donostiako Kursaalen izango da azaroaren 14an

Gure Esku Dago plataformak antolatu du ekitaldia, azaroaren 18an Donostian egingo den eta 150.000 herritar inguruk iritzia emateko aukera izango duten herri galdeketaren aurrekari gisa.


Gure Esku Dagok azaroaren 18ko Donostiako galdeketaren abestia aurkeztu du

Donostiako Gure Esku Dagok hiriko hamaika musikari eta artista bildu ditu galdeketa sustatzeko egin duten kantuan. Azaroaren 18an izango da galdeketa eta galdera honi erantzun beharko diote herritarrek: "Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?".


2018-09-27 | ARGIA
Puigdemontek bideoz hartuko du parte Gure Esku Dagok larunbaterako antolatu duen ekitaldian

“Espainiako estatuaren errepresioa salatuz, urriaren 1aren izaera demokratiko, baketsu eta eredugarria” gogoratuko dute irailaren 29an Gernikan. Gure Esku Dagoko bozeramaile Angel Oiarbidek azaldutakoaren arabera, hainbat ordezkari politiko eta kulturalek hartuko dute parte ekitaldian, tartean, bideo bidez, Carles Puigdemontek.


Gure Esku Dagok ezagutzera eman du donostiarrek erantzun beharreko galdera

“Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?” izango da azaroaren 18an erantzun beharreko galdera.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude