Ane Zuazubiskarrek irabazi du Lizardi Saria

  • Irailaren 4an jokatu zen bertsolari gazteen sariketako finala Zarauzko Modelo aretoan.

Ane Zuazubiskar, Lizardi Sariko txapela buruan, agurra kantari. Argazkia: Amaia Urbieta / Zarauzko Hitza.

2020ko irailaren 8an - 08:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Arrasatera eraman du aurtengo txapela Ane Zuazubiskarrek. Berarekin batera aritu ziren kantuan finalean Aner Peritz, Eneko Araiztegi, Mikel Iturriotz, Oihana Arana eta Xabat Illarregi.

Aurreko urteetan Lizardi Sariko finala amaitutakoan ematen zen ezagutzera Basarri bertso-paper lehiaketaren irabazlea, eta bertan kantatzen zuen bertso sorta, saridunak. 36. edizioa zuen aurtengo Basarri Sarian, ordea, Zarauzko Udalak sariketa aurreratu zuen, COVID-19aren itxialdian bertso sorkuntza sustatzeko, eta uztailean eman zuten saria, Motxian Bertso Eskolak antolatutako bertso astearen barruan. Haritz Mujikak irabazi du aurtengoa, hain justu itxialdian bere maiteari jarritako bertsoekin (hemen sorta osorik irakurgai).

Bertsozale Elkarteak iragarri du finaleko bertsoak laster jarriko dituztela ikusentzungai bertsoa.eus webgunean.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.