Maialen Lujanbiok jantzi du bigarrenez Zapia Zaldibian

  • Urriaren 19an jokatu zen Udazkeneko II. Zapi Janztea. Lehen bi edizio hauetan, beraz, Lujanbio da zapiduna. Sariketa honen ezaugarriak dira, sari nagusia zapia izateaz gain, zapia jantzi duenak hurrengo urtean ere kantatzen duela, eta entzuleen bozkek erabakitzen dutela nork merezi izan duen zapia.


2018ko urriaren 23an - 11:30
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Zaldibiako Zubiburu Elkartean 70 afaltiarrek gozatu zuten bertso-afaria. Bertsotan aritu ziren Maialen Lujanbio, Maddalen Arzallus, Unai Agirre eta Unai Iturriaga. Zapiak Bat Elkarteak antolatzen du Zapi Janztea, haien hitzetan "Saioari inongo lehia kutsurik emateko asmorik gabe". Antolatzaileen helburua "emakumearen ikur den euskal zapiari bere lekua aitortu nahian, txapelarekin gertatzen den eran, zapia janztea ere ohore izan dadila" da. Antolatzaileen nabarmendu dute aparteko giroa jarri zutela bertsolariek eta "saio borobila" egin zutela.
 
Entzuleek bozka bidez hautatzen dute zein gustatu zaien gehien. Argazkia: @ene_itz

 

 

 

 

Lujanbio zapidunaren agurra kantatzen, Unai Agirre, Maddalen Arzallus eta Unai Iturriaga kantukideen ondoan.

 

 

 

 

 

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!