Eli Pagola aurtengo Hernandorena Bertsu Sariketaren Xapelduna

  • Urriaren 6an Hazparneko Ttattola Gaztetxean jokatu zen aurtengo Hernandorena Bertsu Sariketaren finala. Orotara 6 bertsulari izan ziren kantuan.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko urriaren 08an - 10:48
Eli Pagola hernaniarrak irabazi du aurtengo Hernandorena sariketa Hazparnen, Jon Gurrutxaga azpeitiarrarekin buruz burukoa jokatuta. Argazkia: bertsoa.eus

Irailaren 14an Hendaian abiatu zen aurtengo Hernandorena Bertsu Sariketa. Hendaiako Baleak elkarteko saioa izan zen ospatu zen lehen kanporaketa, ondoren beste bi izan ziren Donapauleko Aldaka gaztetxean eta Baigorriko Basaizea elkartean hain xuxen. Kanporaketa bakoitzetik bi lehenak pasa ziren Finalerat. Hori horrela, larunbat huntan Hazparneko Ttattola gaztetxean ospatu zen saioan, bertsulari gazte hauek kantatu zuten: Asier Galarza, Aitor Servier, Jon Gurrutxaga, Txaber Altube, Maialen Akizu, eta Eli Pagola. Aurkezle lanetan Julen Vrignon aritu zen. Gaien sorkuntzaz, antolakuntzan parte hartu zuten gazte asanbladako kideak arduratu ziren.

8ko handian, 8ko ttipian, bi punturi erantzun eta hitzari bertsua (hamarreko handian gehienez), eta 10ko ttipian aritu ziren 6 bertsulariak. Ondoren, lehenik mainontzin eta segidan kartzelan, bakarka  neurri librean gaia emanda aritu ziren, buruz burukora pasatu ziren puntu gehien bildu zituzten, Eli pagola eta Jon Gurrutxaga bertsulariak. Saioan zehar, lau epaile hauek puntuatu zituzten lanak: Abel Zabala, Eneko Bidegain, Joakin Arregi eta Zuhaitz Olazabal. Horrela geratu zen sailkapena: Eli Pagola, Jon Gurrutxaga, Aitor Servier, Mailen Akizu, Txaber Altube eta Asier Galarza, hurrenez hurren. 

Teodoro Hernandorenaren senitartekoek eskainitako sariak, Maite Deliart EKEko ordezkariak eta Xumai Murua Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakariak eman zituzten, eta xapeldunari xapela Xabier Hernandorenak jarri zion.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sariketak
2022-09-06 | ARGIA
Aner Peritz "Euzkitze"k irabazi du Lizardi saria

Aner Peritz "Euzkitze"k jantzi du irailaren 2an Lizardi sariko txapela bere herrian, Zarautzen. Andoni Rekondo hernaniarra izan zen bigarren eta berak eraman zuen bertso onenaren saria. Saio ederra eskaini zuten bi hauekin batera Naia Arrizabalaga, Gorka Pagonabarraga,... [+]


2020-09-08 | ARGIA
Ane Zuazubiskarrek irabazi du Lizardi Saria

Irailaren 4an jokatu zen bertsolari gazteen sariketako finala Zarauzko Modelo aretoan.


2018-10-23 | Estitxu Eizagirre
Maialen Lujanbiok jantzi du bigarrenez Zapia Zaldibian

Urriaren 19an jokatu zen Udazkeneko II. Zapi Janztea. Lehen bi edizio hauetan, beraz, Lujanbio da zapiduna. Sariketa honen ezaugarriak dira, sari nagusia zapia izateaz gain, zapia jantzi duenak hurrengo urtean ere kantatzen duela, eta entzuleen bozkek erabakitzen dutela nork... [+]


Eguneraketa berriak daude