Aner Peritz "Euzkitze"k irabazi du Lizardi saria

  • Aner Peritz "Euzkitze"k jantzi du irailaren 2an Lizardi sariko txapela bere herrian, Zarautzen. Andoni Rekondo hernaniarra izan zen bigarren eta berak eraman zuen bertso onenaren saria. Saio ederra eskaini zuten bi hauekin batera Naia Arrizabalaga, Gorka Pagonabarraga, Oier Etxeberria eta Aitor Tatiegi-k.


2022ko irailaren 06an - 12:48

Aner Peritz "Euzkitze"k jantzi zuen txapela 46. Lizardi sarian, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"ren eskutik. 25 urtez beherako bertsolariek hartzen dute parte Zarauzko sariketa honetan, eta 20 urte ditu txapeldun berriak. Saioak izan zuen maila nabarmendu dute bertan izan ziren bertsozaleek, baita Peritzek ere, bertsoa.eus webguneak egin dion elkarrizketan: "Saioa oro har oso ona iruditu zitzaion Euzkitzeri: «Ikusten nuen beste bostak ere nire aurretik geratu zitezkeela".

"Sortu nahi genukeen eta sortzen ari garen horri" eskaini dio txapela

Hona txapela buruan kantatu zuen agurra, bertso udalekuetan bizi izandakoari erreferentzia eginez, baina "beste esparru askotarako ere baliagarri":

 

Lizardin, Zarautzen, hola

nola ez ipini gorri?

txapel beste inon ez al

hegon nahiko egonkor hi?

Baina kuadrilla bat ez da

hona alferrik etorri

eta litozko txapel hau

hortik nahi dut eratorri

gure helburu, ideal,

utopi eta jatorri

gure festa, gure talde

gure ileetako zorri...

Txapela etorri bezela

nahiko nioke igorri

sortu nahi genukeen eta

sortzen ari garen horri.

 

 

Bertsoa webgunean daude ikusentzungai Lizardiko finaleko bertsoaldi hautatuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sariketak
2020-09-08 | ARGIA
Ane Zuazubiskarrek irabazi du Lizardi Saria

Irailaren 4an jokatu zen bertsolari gazteen sariketako finala Zarauzko Modelo aretoan.


2018-10-23 | Estitxu Eizagirre
Maialen Lujanbiok jantzi du bigarrenez Zapia Zaldibian

Urriaren 19an jokatu zen Udazkeneko II. Zapi Janztea. Lehen bi edizio hauetan, beraz, Lujanbio da zapiduna. Sariketa honen ezaugarriak dira, sari nagusia zapia izateaz gain, zapia jantzi duenak hurrengo urtean ere kantatzen duela, eta entzuleen bozkek erabakitzen dutela nork... [+]


2018-10-08 | Bertsozale.eus
Eli Pagola aurtengo Hernandorena Bertsu Sariketaren Xapelduna

Urriaren 6an Hazparneko Ttattola Gaztetxean jokatu zen aurtengo Hernandorena Bertsu Sariketaren finala. Orotara 6 bertsulari izan ziren kantuan.


Eguneraketa berriak daude