Musikaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Victoria Eugenia Antzokian emango duen kontzertuaren aurretik jasoko du saria musikariak. Adarra Saria jaso duen lehen emakumea izango da.
Denbora da sarrerak agortu zirela Anari Alberdik (1970, Azkoitia) Adarra Saria jaso ostean emango duen kontzerturako. Ostegunean, ekainak 21, 20:00etan ekingo dio Anarik bere ibilbidea errepasatuko duen zuzenekoari. Ondoan izango ditu, gonbidatu bezala, bere musikari ibilbidean gertu izan dituen hainbat musikari. Hala nola, Pello Ramirez, Xabier Strubell, Jon Oiartzun, Maite Arroitajauregi Mursego, Petti, Beñardo Goietxe, Borja Iglesias edo Ager Insunza.
Victoria Eugeniko kontzertuaren aurretik, Eneko Goia Donostiako alkatearen eskutik jasoko du saria Anarik: Marijose Rekalde eskultoreak bere musikan oinarrituta egindako trofeoa.
Adarra Sariaren bosgarren edizioa izango da aurtengoa. Lehen edizioan, 2014an, Mikel Laboa izan zen saritua; 2015ean, aldiz, Ruper Ordorika; 2016an Benito Lertxundi; eta iaz Fermin Muguruza. 2018ko edizio honekin Anari Alberdi bilakatuko da Adarra Saria jasoko duen lehen emakumea.
Edurne Ormazabazal Tabakalerako zuzendariak, Amaia Ispizua musika sustatzaileak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika Unitateko teknikariak osatutako komiteak eman dio Anariri aurtengo Adarra Saria, Euskal Herriko musikagintzari egindako ekarpenagatik.
Musikaren esparruan lehen pausuak Psych Out taldeko bateria-jotzaile bezala eman bazituen ere, 1997an debutatu zuen bakarlari modura Anarik, Esan Ozenki zigiluarekin argitaratutako bere disko homonimoaz. Lan honi jarraipena eman diote Habiak (Esan Ozenki, 2000), Zebra (Metak, 2005), Irla Izan (Bidehuts, 2009), Zure Aurrekari Penalak (Bidehuts, 2015) eta Epilogo bat (Bidehuts, 2016) diskoek. Lan horietaz gain Pettirekin batera grabatutako Anari eta Petti (Metak, 2003) splita, eta hiru zuzeneko disko ere baditu: Anari Kafe Antzokian Zuzenean (Bidehuts, 2008), 2007ko Martxoaren 31ean Bilboko Kafe Antzokian (Bidehuts, 2007) eta Bidea eta Denbora (Bidehuts, 2013). Hainbat bilduma eta kolaboraziotan ere parte hartu du.
Bidehuts disko zigiluaren sortzaileetako bat ere bada. 2007an ekin zioten proiektuari Anarik eta Lisabö, Inoren Ero Ni eta Hotel taldeko kideek, beraien lanei bidea eman asmoz.
Alegoría del mal
Rat-zinger
Kasba Music, 2025
--------------------------------------------------------------
Apokalipsiaren aurreko garai ustel hauetan, non eskuin atzerakoienak lortu duen bere diskurtsoa erdian jartzea, erabat ezabatuta dagoen gizarte batean,... [+]
Aspaldi ez bezala hunkitu nintzen Bloñ lehen aldiz ikustean. Bizi osorako ahots bakarra entzun ahalko banu kantuan, zalantzarik gabe, Maia Iribarnerena litzateke. Obretan ari dira etxe barnean eta inguruko zuhaitzen itzalpean jarri ditugu aulkiak, parez pare. Mintzatu... [+]
Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]
C.R.I.N.G.E
Azuleja
Le Royale, 2024
--------------------------------------------------------------------
Bai, ia beti euskal taldeak dira lerro hauetan intereseko. Guretzat, eta zuentzat. Baina pixka bat epifania moduan, Amabirjina ikusi duenak nola, hala daukat... [+]
Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana
Jon Esnaola (Tolosa, Gipuzkoa, 2000) konpositoreak Eusko Ikaskuntzaren saria jaso du joan den apirilean, Nestor Basterretxearen omenezko LUUR obrarengatik, eta lan horixe bera joko du Euskadiko Gazte Orkestrak orain, uztailaren 11tik 15era, EAEko hiriburuetan eta Hondarribian... [+]
Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Beethovenen 'Missa Solemnis'
Norabide bakarrean
721-Gogor Gabiltza
Autoekoizpena, 2025
---------------------------------------------------------
Askotan, guraso garenon kezka bat da ea seme-alabek gure aholku edo "txapak" aintzat hartuko dituzten, jakitun izanda, era berean, guri kontra... [+]
Reggaetonarekin eta antzekoekin, musika estilo bat ez ezik, Puerto Ricok beste ideia bat zabaldu du mundu osora: turistifikazioaren eta iragan kolonialaren artean dagoen lotura estua. Milioika jarraitzaile dituen Bad Bunny artista da mezu horren bozgorailu. Azken diskoan Jorell... [+]
HIL FABOREZ FEST
Lekua: Ibaola Harriak, Eskuernaga.
Taldeak: Lukiek, Las Sexpeares, Seggs Tape, GAL, Chuleria Joder!, Aposapo, Bayou la Batre, Borla, Türbot, Malakias MX3
Data: 2025eko ekainaren 14a.
--------------------------------------------------------
El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]