Amurrioko gazte bat atxilotu dute, terrorismoa goratzea egotzita

  • Galder Barbado gaztea atxilotu dute kalez jantzitako guardia zibilek ostiral goizean, Gazte Danbadako karpan ustez jarritako pankarta baten harira, abokatuak azaldu duenez. Terrorismoa goratzea egozten diote eta Gasteizko polizia etxera eraman dute.


2016ko maiatzaren 27an - 12:07
Txoko Gorri tabernaren aurrean atzeman dute (Arg: aiaraldea.com).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Atxilotuaren ingurukoek adierazi dute gazteak polizia segika sumatu duela azken astean. Protestak iragarri dituzte atxiloketa salatzeko: 12:00etan elkarretaratzea egingo dute herriko plazan eta 20:00etan manifestazioa.

Poliziaren jazarpena

Poliziaren jazarpena salatu zuten Galder Barbadok eta beste zenbait kidek 2011n: “Arrazoi ideologikoengatik jarraitu, bahitu, jipoitu eta mehatxatu egin gaituzte”. 2008an atxiki zuten lehenengoz Barbado; Guardia Zibilak mendira eraman zuen ordubeteko galdeketa egiteko, bere esanetan, “kolpe gogorren artean”. Gazteak salatutakoaren arabera, 2009an ertzainek ilea tiraka atera zioten listua, DNA proba egiteko.

Protestarako deia:

 


Gazte mugimendua kanalean gehiago
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.