Amorrua, haserrea eta autodefentsarako deia kalera Gasteizen

  • Gizon batek, apirilaren 20an bi emakume erail ostean, Gasteizko Mugimendu Feministak gogor salatu ditu azke hilketa matxista hauek Arabako hiriburuan egin duten mobilizazio jendetsu batean. Andra Maria Zuriaren plazan hasi eta leku berdinean amaitu den manifestazioak milaka lagun bildu ditu, amorrua eta haserrea kalera ateraz.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 23an - 10:13
Bi emakueen hilketa matxista salatzeko Gasteizen egindako manfestazioa. (Arg.: Halabedi) Bi emakueen hilketa matxista salatzeko Gasteizen egindako manfestazioa. (Arg.: Halabedi)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Eraso berri hau bizi garen sistema kapitalista patriarkalaren ondorio zuzena” dela ohartarazi dute, “non indarkeria matxista eredu honek sortzen dituen pertsonen arteko botere harremanak mantentzeko erabiltzen duen baliabidea den”.

Instituzioei, eragile eta arduradun ezberdinei, mezu zuzena: indarkeria matxistari aurre egiteko, lehen mailako arazo politikotzat hartu behar da hau. “Egungo jarrera konplizeak alboratu eta bizi garen jendarte antolaketa sexistari aurre egiteko benetako neurriak behingoz har daitezela exijitzen dugu”, adierazi dute Mugimendu Feministako kideek manifestazioaren amaieran.

Autodefentsa feministarako deia

Baina haserre hori kanalizatze aldera, autodefentsa feministarako deia ere egin nahi izan dute. “Gure bizitzak direlako jokoan daudenak, feministok erantzuteko prest gaude”. Elkarrekin martxan jarraitzeko deia zabaldu dute, “denak aske izan arte”.

Albiste hau Halabedik argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Berriketa gutxi
Zer gertatzen zaigu gizonei?

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.