Amore eman, eta ikasgela mistoak ezarriko dituzte Miravalles-El Redin eta Irabia-Izaga zentroek

  • Zuzendaritzako kideek hilaren 17an, ostegunean, jakinarazi zieten familia eta irakasleei hartu duten erabakia: hasiera batean esandakoari kontra eginez, ikasgela mistoak izanen dituzte datorren ikasturtean. Finantziazio publikoa jasotzeko zentroek sexu bereizketarik ez egitea ezarri du Lomloe araudiak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko ekainaren 21ean - 09:40
Azken eguneraketa: 11:41
Miravalles-El Redin ikastetxea. Argazkia: euskalerria.eus.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Egun, Lehen Hezkuntzatik hasi eta batxilergora arte, eraikin desberdinetan banatzen dituzte ikasleak Miravalles-El Redin eta Irabia-Izaga zentroetan.

Maiatzean berritu zituen Nafarroako Gobernuak hezkuntza kontzertuak. Akordioaren arabera, Lomloe araudia betetzeko konpromisoa hartu dute zentroek; beraz, finantziazio publikoa edukitzeko ezin izanen dituzte ikasleak sexuaren arabera bereizi. Sei ikasturterako sinatu dute kontzertua eta gobernuak ikuskaritzak iragarri ditu.

Gauzak horrela, hasierako ezezkoa aldatu dute zentroek. Era mailakatuan eginen dutela azaldu dute zuzendaritzako kideek. Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik hasiko dira; beraz, ikasleen gehiengoa, oraindik ere, sexuaren arabera banatuta izanen dute datorren ikasturtean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025-10-29
Joxerramon Bengoetxea, EHU-ko errektorea
“Jaurlaritzaren aurrekontu hauek EHU paralisira daramate”

Eguneraketa berriak daude