'Among Us' euskaraz jokatu daiteke Game Erauntsiak prestatutako itzulpenari esker

  • PC-ko bertsioko testu eta ezaugarriak euskaratu ditu euskal bideojokozaleen elkarteak. Android-eko bertsioa ere itzuli daiteke, baina hainbat muga ezartzen dizkio.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko azaroaren 03an - 14:27
Azken eguneraketa: 15:33

Euskaratutako jokoen zerrendak obra benetan berezia gehitu du gaur: Game Erauntsia euskal bideojokozaleen elkarteak Among Us fenomenoa euskaratu berri du. Iruzurti espazialen jokoa mod bidez itzuli daiteke; modu errazean instalatu eta jokatu daiteke euskaraz.

Testu askorik ez duela dirudien arren, menuetako elementu eta aukerekin itzuli beharreko hitz kopuru handia dauka Among Us-ek. Komunitateko kideek egindako lanari esker hauek ingelesetik itzuli eta jokoan txertatu dira; horretarako, Unity motor grafikoa erabiltzen duten elementuak atera eta modifikatzeko programa erabili da.

Unity Assets Bundle Extractor Avalonia izan da, zehazki, erabilitako tresna. Horri esker lortu daiteke gainera euskarazko testuak Among Us-en txertatzea. Euskaratzeko jaitsi beharreko fitxategi guztiak gure euskarazko bideo-jokoen zerrendatik lortu daitezke. Jarraian dituzu jokoaren Steam-eko bertsioa euskaratzeko jarraitu beharreko pausoak:

Epic Games Store plataforman instalatzeko antzeko pausoak bete beharko dituzu; hau da, jokoaren fitxategiak bilatu eta UABEA erabilita hauek atera, modifikatu eta berriz txertatu. Xbox Game Pass harpidetzako bertsioaren kasuan, ezin daiteke euskaratu: UWP fitxategiak konprimatuta daude eta beraz ezin daitezke modifikatu.

PCko bertsioan inolako arazorik gabe jokatu daiteke Among Us-era: erabiltzaile propioa erabilita nahi bezalako partidetara sartu daiteke, bai online multijokalarian, bai tokikoan. Hori bai, gidan adierazten den modura jokoak berez daukan hizkuntza bat ordezkatzea (kasu honetan, ingelesa) derrigorrezkoa da; ezin daiteke euskararentzako berezko txokoa sortu hizkuntzen menuan.

Android gailu mugikorrentzako bertsioa euskaratzea ere posible da: horretarako Among Usen APK fitxategia lortu (ezin dugu hemen eskaini) eta antzeko pausoak jarraitu beharko dira. Halere, bertsio honek bestelako mugak eta arazoak aurkezten ditu: APK fitxategia modifikatu behar denez, ezin daiteke Google Play Service-ra konektatu, eta horren ondorioz erabiltzaile gabe jokatu beharko da.

Zer suposatzen du horrek? Gonbidatu kontuarekin jokatu beharko dela: ezingo da izenik hautatu, zerbitzari arruntetatik kanpo jokatu beharko da eta txatean ezingo da teklaturik erabili; txat bizkorrarekin soilik komunikatu ahalko da beste jokalariekin. Hori dela eta, ez da jokora aritzeko modurik aproposena.

Jokoak eguneraketak jaso eta eduki gehigarriak gaineratu ahala hauei dagozkien testuak itzultzen jarraitzea ezinbestekoa izango da bateragarritasun akatsik egon ez dadin.

Euskarazko bideo-jokoen zerrenda, gero eta zabalagoa

Among Us azkenaldian euskaratu diren bideo-jokoetako bat baino ez da. Era guztietako lanak ikusi dira euskaraz: Game Erauntsiak zein beste bideojokozale euskaldunek egindako lanari esker euskaratutakoak daude, baina garatzaileen eskutik ofizialki itzulitakoak ere badaude. Space Revenge, Magic Twins, Nuclear Blaze, Super Woden GP, The Five Covens, Hyper Light Drifter, Inside edota Pile Up! Box by Box dira, besteak beste, azken urtean euskaraz argitaratutako jokoak.

Guzti horiek ezagutzera emateko euskarazko bideo-jokoen zerrenda eratu du Game Erauntsia Elkarteak. Aurrerapen txiki bezala, etorkizun hurbilean zerrendak are joko gehiago jasoko dituela baieztatu dezakegu. Adi egon hurrengo euskarazko jokoak ezagutzeko!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bideojokoak
Nola erabiltzen dituzte gazteek bideo-jokoak, sare sozialak eta joko plataformak?

11-16 urte bitarteko gazteen %23ak dio etxean ez dietela inongo kontrolik ez araurik ezartzen, mugikorraren, bideo-jokoen edo bestelako teknologiaren erabilerari lotuta. Nafarroako Ikastolen Elkarteak egindako ikerketaren emaitzetako bat da: “Gazteak digitalki hezten ari... [+]


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


2024-01-19 | Sustatu
Euskarazko 2023ko joko onenak: KlaustroFobia eta Tunic

Game Erauntsiak, 2022ko jokoekin egin zuen bezala, 2023ko bideojoko onena aukeratzeko bozketa jarri zuen martxan Gabonetan, eta joan den astean jakinarazi zituzten emaitzak. Baldur’s Gate izendatu dute urteko joko onena zaletuek, baina guri gehiago interesatuko zaizkigu [+]


2023-11-03 | Jon Torner Zabala
Euskal Game Jam: 48 ordu bideojokoak euskaraz sortzeko

Euskal Game Jam ekimenaren helburua da bi egunez bideojoko sortzaile euskaldun hasiberriak zein profesionalak biltzea, "euren abileziak agerian jarri eta harremanak sortzeko", Zomorro Studio, Game Erauntsia eta EHU eragile antolatzaileek azaldu dutenez. Azaroaren 17tik... [+]


8 urteko haurren herenak smartphone propioa dauka

Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleek duten pantaila kontsumo, ohitura eta praktikak aztertuta, "gure ustez, familiek ez dakite nerabeek zer egiten duten mundu digitalean", diote macsonrisas-eko hezitzaile digitalek. Hego Euskal Herriko ikasleekin joan den... [+]


Eguneraketa berriak daude