Espainiako Kongresuan aho batez onartua izan eta gero, Senatura iritsi da amiantoaren biktimei kalte-ordainak emateko funtsaren lege-proposamena. ASVIAMIE amiantoaren biktimen elkarteak azaldu duenez, %90ak ez daki indemnizazio horiek jaso ditzakeenik.
Azken urratsa eman du amiantoaren biktimak konpentsatzeko funtsak, Espainiako Senatura iritsita. Pasa den uztailean Espainiako Kongresuko Lan Batzordeak aho batez onartu zuen lege proposamena, Eusko Legebiltzarreko ekimen batetik abiatuta, eta EH Bilduk Pedro Sánchezen exekutiboarekin iaz Estatu aurrekontuen inguruan hitzartutakoaren ondorioz egin du aurrera funtsak, 25 milioi euro bideratuko baiditu horretara Espainiako Gobernuak.
Amiantoak sorturiko asbestosiak edo mesoteliomak eta bestelako gaitzak, langileek mineralarekin harremana izan eta urte askotara sortzen dira, kasu askotan 30 edo 40 urtera. Amiantoa aspaldi debekatu zen arren, industrian material hori erruz erabiltzearen ondorioak orain ari gara ikusten. Baina biktimek askotan ez dakite nora jo, enpresa jadanik itxita dagoelako, edo prozesu judizial luze eta jasangaitz batean sartzen dira. Horren testigantza eman zigun ARGIAn Otsanda Tolosak, amiantoarekin hildako Celestino Tolosaren alabak.
Kalte-ordainak emateko funts honek, babesgabetasun horrekin amaitu nahi du nolabait. Hala ere, ASVIAMIE amiantoaren biktimen elkarteak azaldu duenez biktimen %90ak oraindik ez daki indemnizazioa jaso dezakeenik ere.
Milaka hildako hiru hamarkadatan
Gizarte Segurantzari kasu eginez, amiantoari loturiko gaixotasun profesionalen ondorioz hildakoak 1.485 izan dira Espainiako Estatuan 2007 eta 2018 artean. Baina ASVIAMIEko Jon Garcíak Ser irrati kateari emandako datuen arabera, azken hogei urteetan 7.800dik gora izan dira hildakoak –horietatik 730 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, elkarteko ordezkariak zehaztu duenez–.
Ekimen horrek ezin du izan amiantoa kaltegarria zela jakin arren material hori inongo babes neurririk hartu gabe erabiltzen jarraitu zuten enpresei erantzukizuna kentzeko ihesbide bat
Beste ikerketa batzuek panorama ilunagoa margotu dute. Paco Puche ikerlari eta ingurumenean adituak, adibidez, duela urte batzuk iragarri zuen Espainiako Estatuan 75.000 lagun hilko direla amiantoaren ondorioz, eta hamarkada latzenak 2010, 2020 eta 2030ekoak izango direla. Euskal Herrian, amiantoarekin harreman zuzena izan duten 25.000 lagunetik herena behar baino lehenago hilko da, honen arabera.
Baina are zailagoa da beste hainbat biktima antzematea, esaterako langileen arropak urtetan garbitu eta amiantoak kutsatuta isilean hil diren emakumeen kasuak. Horiek ere aintzat hartuko ditu Madrilen onartu den lege proposamenak.
Funtsa Espainiako Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak kudeatuko du, eta aurrekontuetara bideraturiko diru-kopuruaz gain, beste ekarpen batzuk izango ditu, enpresei ezarritako zigorrenak kasu.
Izan ere, ekimen horrek ezin du izan amiantoa kaltegarria zela jakin arren material hori inongo babes neurririk hartu gabe erabiltzen jarraitu zuten enpresei erantzukizuna kentzeko ihesbide bat. Otsanda Tolosak azaldu zigun moduan, zigor judizialez gain, enpresaren "aitortza morala" ere beharrezkoa baita.
Udazkenean zentzumen guztiak erne dituztela joaten dira onddo biltzaileak mendira. "Hau jangarria ote da, edo toxikoa?", horra onddoen erreinuko ale bakoitzaren aurrean egiten duten galdera. Asmatu ez dutenek, kasurik larrienetan, ospitalean bukatuko dute eta orduan... [+]
Biogipuzkoa ikerketa zentroak kimioterapia formula berri bat aurkitu du. Jesus Bañalesek, Biogipuzkoa ikerketa zentroko Gaixotasun Hepatikoen Taldeko arduradun eta ikertzaileak, xehetasun gehiago eman ditu.
Nafarroako Gobernuak Israelgo Estatuarekin edozein harreman hautsiko zituela iragarri ondoren, Osasun Sailak adierazi du ez dituela luzatuko Israelgo enpresen hiru farmakoren kontratuak.
Eskolak gero eta arazo psiko-sozial eta emozional gehiago antzematen dituen garaiotan, zein dira ikasleek azaleratzen dituzten korapilo nagusiak? Nola kudeatzen dute hezitzaileek hori guztia eta noraino iristen da eskola? “Hainbat kasuk gainezka egiten digu, baina ezin... [+]
Deigarria egin zaigun aurkikuntza arkeologiko batekin hasi dugu saioa. Mina tratatzeko landarerik antzinakoena aurkitu dute Tafugalten, Marokon, egindako indusketetan. Ephedra (Ephedra sinica) da sendabelarra eta prehistoriako medikuntzaz, hau da, duela 15.000 urte egiten zen... [+]
2023an Osakidetzan basektomia ebakuntza egiteko izapideak hasi zituen Ibon Urizar Oleagak. Ebakuntza “azkar” egingo ziotela agindu bazioten ere, bi urtera jaso zuen deia. Zerbitzua “bertan behera” geratu dela eta oraindik basektomia egin nahi izatekotan,... [+]
Udazken sasoia iritsi zaigu eta ohikoak diren irudiak etorri zaizkigu; hostaje gorrixkak, erortzen ari diren hosto bakan malenkoniatsuak, haizeak astindutako orbela.
AEBn egindako ikerketa batean frogatu dute maila sozioekonomikoan diferentzia handiak egoteak arrastoa uzten duela haurren garapen neurologikoan. Hala, desberdintasun ekonomiko nabarmenean bizi diren haurrek osasun mentaleko arazoak izateko joera handiagoa dute, hainbesteko... [+]
Frantzian, ofizialki bermatua da haurdunaldiaren borondatez eteteko eskubidea (HBE) —baita 2024aren hastapeneko konstituzio inskripziotik ere—, baina gertakarietan sarbideak ahula eta desberdina izaten jarraitzen du, lurraldeen arabera, Desberdintasun horien... [+]
Objektu arriskutsuak identifikatzea, komuna egokitzea eta errutina bat adostea dira, besteak beste, Lares Nafarroa elkarteak zaharren ongizatea eta autonomia sustatzeko proposatzen dituen zenbait aholku.
Hilabeteetako aldarrikapena izan da, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua bertan behera geratu zenetik Donostiara joan behar izan baitute Bidasoaldeko familiek, eta Donostiako zerbitzua gainezka zegoela salatu dute behin baino gehiagotan.
Urteak daramatzate salatzen administrazio publikoak “albo batera begiratu beharrean” tratamendu “integrala” eman beharko lukeela.
Uda sasoian hamalau egunetan baino ez dute medikurik izan herrian, “inoiz baino jende gehiago” biltzen den egunetan, hain zuzen. Osakidetza “gainbeheran” dagoela salatu du udalak, eta herritarrak mobilizatzera deitu ditu.