Amiantoaren biktimen alde lanuztea eta manifestazioa deitu ditu CAFeko enpresa batzordeak Beasainen

  • Amiantoaren ondorioz hildako langileen zerrenda gorantz doa Goierriko lantegian, azkenaldia beste lau lagun gehitu behar zaio eta jadanik 35 direla baieztatu dute enpresa batzordetik.


2018ko apirilaren 26an - 17:31
Amiantoaren biktimen omenezko monumentua Beasainen

Ondorioz lanuztea deitu du ostiral honetan goizeko 9.00etatik 11:00etara eta CAFeko sarrera nagusitik hasita manifestazioa egingo dute Beasaineraino. Amaieran, omenaldi xume bat egingo diete material kantzerijenoagatik hil diren lankideei, trenak egiten dituzten lantegi ondoan horretarako paratutako monumentuan.

Langileen ordezkariek salatu dute amiantoa erabili zuten enpresen jarrera, kasu askotan gaixo edo hildakoengatik haien senideek indemnizazio edo laguntzen errekarguak eskatzerakoan "oztopoak jartzen baitituzte".

150.000 euro ordaintzera derrigortuta

Duela gutxi CAF zigortu dute amiantoa manipulatzeagatik biriketako minbiziarekin gaixotutako 60 urteko langile bati 150.000 euro ordaintzera. Epaiak dioenez, enpresak ez zituen "prebentzio neurriak" hartu materialarekin ez kutsatzeko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amiantoa
Tubos Reunidos enpresako sindikatuek salatu dute amiantoa agertu dela labe batean eta zenbait egunez lana ez zela gelditu

Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak.


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


"CAFeko zuzendaritzak produkzioa jarri zuen langilearen osasunaren gainetik"

Beasaingo tren lantokiko hiru nabe amiantoz kutsatuta zeudela jakin eta berrogei egunetara agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean langileen eta erakundeen ordezkariek. Enpresa Batzordeko kideek salatu dute zuzendaritzak informazio "erabat eskasa" eman diela. Eusko... [+]


CAF lantegiko hiru nabetan lana eten egin dute amianto kutsaduragatik

Laugarren dibisioko zortzigarren nabean egin diren desmuntaia lanen ondoren gertatu da amianto kutsatzea eta legez onartuta dagoena baino altuagoa izan da neurketaren emaitza. Langileei hartutako sei laginetatik lauk positibo eman dute.


Zer da hauts zuri hori? Badator amiantoaren laugarren olatua…

Europar Batasuneko erakundeek adostuta, amiantoaren inguruko zuzentaraua aldatu eta minbizia sortzen duen mineralarekiko gehienezko esposizio-maila murriztu dute ekainean. Horretarako, funtsezkoa izan da Nantesen Tripode izeneko eraikinean frantziar administrazioko langileek... [+]


Eguneraketa berriak daude