Amazonek denetik saltzen du... baita material faxista ere

  • Espainiako Amazonen webgunean erosi daitezke produktuak eta ordu gutxian etxean eduki.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal
2018ko uztailaren 11
Espainiako bandera salgai Amazonen

Munduko online dendarik handienaren filial espainiarrak, eskuin ideologiarekin lotura duten banderak eta objektuak saltzen ditu, Mussoliniren garaiko bandera edo intsignia naziak besteak beste. Baita Espainiako bandera frankistak ere.

Konpainiak irizpide nahiko malguak dauzka dendan sal daitekeenari dagokionez. Bestean beste, adierazten du,“produktu batzuk, herrialde batean onartuak izan daitezke eta beste batean ez”.

Amazon espainiarra ez da kasu bakarra

Pasa den astean, ‘Arraza eta Ekonomiaren gaineko ekintza zentroak’ eta ‘Familia langileen aliantzak’ erakunde estatubatuarrek txosten bat plazaratu zuten, Amazonek saltzen dituen zenbait produktu salatuz. Adierazi dutenaren arabera, produktu antisemita eta arrazistak saltzen dituzte eta umeentzako ere eskuin muturraren aldeko kamisetak egin ditu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Faxismoa

Faxismoa kanaletik interesatuko zaizu...
Bi milioi euroko diru sarrerak izan ditu Franco Fundazioak 2000tik 2015era

Afiliatuen kuotetan, donazioetan eta Aznarren agintaldiko diru publikoetan, orotara 2 milioi euro pasatxoko diru sarrerak izan ditu fundazio faxistak.


Voxkatu

Andaluzian Vox bozkatu dutenak ez dira lau katu, laurehun mila dira. Ez dira lau katu, eta ez ziren lehenago ere. Muturreko eskuina ez da oraingo asmakizun berria Espainian. Horietako asko, zerbait izatekotan, katu momifikatuak dira, urteek aurrera egin arren euren jarrera fosilizatuei tinko eutsi dietenak.

Alderdi Popularra izan da orain arte gordelekua. Aterpe eman die, baina beti kamuflatuta: barnean, botere handiarekin; publikoki, bigarren mailan. Label demokratikoa lortzeko eta... [+]


2018-12-19 | Iņigo Igartua
Hirugarren gradua kendu diote Aitor Zabaletaren hiltzaileari

Nazien agurra egiteagatik pasa den asteartean atxilotu zuten Belgikan. Aitor Zabaleta realzalearen hiltzaileak espetxeko hirugarren graduko baldintzak baliatu zituen Atletico Madril eta Brujasen arteko partida ikustera bidaiatzeko.


Aitor Zabaletaren hiltzailea agur nazia egiteagatik atxilotu dute Belgikan

Ricardo Guerra, duela 20 urte Vicente Calderon estadioaren kanpoaldean Aitor Zabaleta hil zuen neonazia, Bruselan atxilotu dute Atletico Madrileko beste hainbat zale faxistekin batera agur naziak egiteagatik.


VOX: badator uholdea

Espainiar nazionalismo sutsua, feminismoaren aurkako bulkada erreakzionarioa, migratzaileei fobia eta nazka. Eta abar.

Iritzi dut PP eta Ciudadanosen boto-emaileen gehiengoa bertan kokatuta dagoela, betidanik. Orain arte, astakeria horiek ez dira modu ozen eta irekian defendatu, ez dira publikoki onartuak izan, ez ziren “politikoki zuzenak”. Baina aldatzen ari da. Tabua apurtu da. Trumpek “emakumeak, funtsean, objektu estetikoki atseginak dira” dio eta Santiago... [+]


Andaluzian milaka lagun atera dira protestan faxismoaren aurka

Ia 400.000 boz lortu ditu Vox-ek. PSOEk beherakada nabarmena izan du, gehien bozkatu den alderdia izan den arren. Faxismoaren aurkako mobilizazioak izan dira astelehen gauean.


2018-11-04 | Adur Larrea
Ez hanka ez buru
Faxismo jatorra

Feminismo antifaxistaren beharraz

1934an idatzitako testu batean Karl Polanyi hungariar antropologo eta ekonomialariak azaldu zuen moduan “demokraziaren eta kapitalismoaren bateraezintasunaren ondorioz sortzen da faxismoa”, hau da, kapitalismoa krisian sartzen denean eta demokrazia liberala eta langileok dauzkagun eskubidetxoak bere metaketa-prozesu asegabeari eusteko oztopo bihurtzen direnean, autoritarismoaren eta faxismoaren bidea hartzen du estatu kapitalistak. Prozesu horretantxe murgilduta gaude aspaldi... [+]


Francisco Franco fundazioa debekatzeko eskatu dio Europako Parlamentuak Espainiako gobernuari

Faxismoarekin eta nazismoarekin loturiko mehatxu oro legez kanpo uztea du helburu ostegunean onartutako mozioak.


2018-09-20 | ARGIA
Falangeak Hala Bediri egindako mehatxuak "adierazpen askatasun" ekintzatzat jo ditu auzitegi batek

Hilabeteetako jazarpenaren ostean, Falange Vasconavarraren sare sozialetako kontua salatu zuen Hala Bedik. Gasteizko laugarren instrukzio-epaitegiak emandako erantzunaren arabera, mehatxuok ez dituzte “adierazpen askatasunaren mugak gainditzen”.


Eguneraketa berriak daude