Amaia Egaña hil zenetik sei urtera, etxegabetzeek ez dute etenik Barakaldon

  • Berri Otxoak plataformak, Barakaldoko Langabetuen Asanbladak, Argitan, ELA, LAB, STEILAS, ESK eta CNT sindikatuek antolaturik, Amaia Egañaren heriotzaren seigarren urteurrena oroitzeko kontzentrazioa egingo dute ostiralean, azaroak 9, Justizia Jauregiaren aurrean.


2018ko azaroaren 07an - 10:05
Duela urtebete Barakaldoko Justizia Jauregiaren aurrean egin zen kontzentrazioa. Argazkia: @baladrinas
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Berri Otxoak taldeak “Prekarietate, murrizketa eta kaleratze gehiagorik ez” lemapean aurkeztu du, Egañaren heriotzaren urteurrenaren testuinguruan gauzatuko den etxegabetzeen aurkako kanpaina. Sei urte dira Amaia Egaña barakaldarrak herriko Urban auzoan zuen etxetik kaleratua izatear zela, bere buruaz beste egin zuela.

Barakaldon prekarietatea, murrizketak eta etxegabetzeak “eguneroko ogi” izaten jarraitzen dutela salatu du, gizarte eskubideen aldeko plataformak.

Aurkezpenean jakitera eman dituzten datuak ere kezkagarriak dira: Barakaldon astean lau familia kaleratzen dira batez beste, herriko langabetuen %73k ez du inongo laguntza ekonomikorik jasotzen eta familien %15,3 pobrezia egoera larrian dago.

Udalak larrialdi kasuetarako laguntzak “murrizten” jarraitzen duela eta zailtasun handietan dauden familiak artatzeko herritarren eskura jartzen dituen zerbitzu sozialetan “pertsonal falta” dagoela ere ohartarazi du, Berri-Otxoak plataformak.

-Ikusi aurkezpeneko bideoa (Herrikolore webgunea)

-Kanpainaren kartela:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Eguneraketa berriak daude