Alternatibak eraiki eta erein

  • Laugarren aldikotz, Emazteen Mundu Martxaren karabana Euskal Herrian dago, atzo Hazparnen eta gaur Baionan, erresistentzian dauden tokiko emazte taldeen mobilizatzeko, baita ere Europako feministen artean loturak eraikitzeko parada.


2015eko irailaren 30an - 09:31
Amaia Fontang feminista eta sindikalista da. Argazkia: kazeta.eus.

Patriarkatua emazteak zapaltzen dituen sistema da, eta kapitalismoa gutxiengo batek emazte eta gizon gehienak esplotatzen dituen sistema.

Esplotazio horren kontra borrokatu nahi dugu, baina aldi berean, sistema suntsitzaile honen aurka behar diren alternatibak eraiki eta erein nahi ditugu. Bestelako mundu bat eraiki dezagun, hemen bertan, baita planeta guzian ere, esplotaziorik gabe, zapalkuntzarik gabe, intolerantziarik gabe, bazterketarik gabe. Bestelako mundu bat erein dezagun, aniztasuna, denen eskubideak eta askatasuna errespetatuko dituena.

Mundu osoan, gora emazteen borroka!

Gora Mundu Martxa!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Emakumeen Mundu Martxa
Gasteizko hilketa matxista gaitzetsi dute mila lagun baino gehiagok

Mugimendu Feministak biktimak izandako babesgabetasun egoera salatu du. Iruñean, Donostian eta Bilbon astearte arratsaldean deitu ditu mobilizazioak Emakumeen Mundu Martxak.


2021-11-10 | ARGIA
Emakume, neskatila eta LGBTIQA+ kolektiboko pertsonei berezkoak zaizkien asilo-arrazoiak aitortzeko, Feminist Asylum kanpaina abiatu dute

Feminist Asylum kanpaina abiatu dute Europa mailako hainbat mugimendu, talde, elkarte, alderdi eta sindikatuk. Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak bat egin du kanpainarekin, eta herritarrei dei egin die berau babestera.


2021-10-13 | ARGIA
Gasteizko hilketa matxista salatzeko mobilizazioak

42 urteko gizon batek 37 urteko emakume bat hil du Gasteizen, eta bere buruaz beste egin ostean. Hilketa matxistaren aurrean mobilizazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Honekin, bost dira aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak hildako emakumeak.


emakumeen mundu martxa, nazioarteko v. ekintza
Mugak apurtzeko deia luzatu dute Hendaia eta Irun artekoa zeharkatuz

Zubi guztien gainetik, mugarik ez! Transnazionalik ez! lelopean iazko urrian abiaturiko Emakumeen Mundu Martxaren Euskal Herriko V. ekintzari bukaera eman diote 400 bat lagunek martxoaren 6 honetan. Manifestazio koloretsu baten bidez Hendaia eta Irun lotuz eta muga... [+]


2021-03-08 | Dani Blanco
Emakumeen Mundu Martxaren bukaera argazkitan

Dani Blanco ARGIAko argazkilariak argazkitan jaso du Emakumeen Mundu Martxako Nazioarteko V. ekintza.


Eguneraketa berriak daude