Alternatiba Itzuliak Paris eta Baiona lotuko ditu

  • Alternatiba Itzulia abian da berriz ere. Antolatzaileek klimaren alde mobilizatzera dei dute ekainaren 9an, larunbatez, Baionako Euskal Erakustokian! 15:00etarik 17:30 bitartean.

2015eko Alternatiba Itzulian izandako esperientzia aipatuko dute parte hartu zutenek. Argazkia: Bob Edme.

2018ko ekainaren 8an - 09:29
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Alternatiba Itzulia Parisko Stalingrad plazatik abiatuko da egun berean, eta 5 800 kilometro egindakoan –lau hilabete iragan ondoren– helduko da Lapurdiko hiriburura, urriaren 6an. Itzulia bizikletez egina izaki, klimaren defentsa gartsu eta osasuntsuaren aldeko aldarria izatea nahi dute antolatzaileek

Lau hilabetetan ekitaldi andana izanen dira herriz herri eta hiriz hiri. Bidean bide, txirrin-iraultzak, larrialdi klimatikoari buruzko hitzaldiak, elkarteekin eta tokiko hautetsiekin topaketak, bortizkeriarik gabeko ekintzei buruz ikastaroak izanen dira, besteak beste.

Etapa bakoitzean klimaren aldeko irtenbide zehatzak emanen dituzte antolatzaileek.

Alternatiba Itzulia Parisen ekainaren 9an abiaturik, Baionara helduko da datorren urriaren 6an

Baionako ekitaldia Bizi! mugimenduak antolatzen du. Larunbat honetan, besteak beste, 2015eko Alternatiba Itzulian izandako esperientzia aipatuko dute parte-hartzaileek. Orduko ekimenari buruzko erakusketa eta hainbat bideo ikusgai izanen dira. Bertaratutakoek hitza hartu ahal izanen dute.

Alternatiba Itzulia Parisen abiatu eta Baionara helduko da datorren urriaren 6an. Aurtengo ibilbidearen azken etapak Donostia eta Biarritz lotuko ditu. Ilunabarrean Baionako bidea hartuko du Txirrin-iraultza handi bat egin ondoren.    

Alternatiba Itzulia (Alternatiben Herrixken barruan) ekimenetan parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek. Eremuak zabaldu eta antolatzeko bidean “Elkartasuna eta partekatzea” da antolatzaileen lema. Xehetasunak, ekainaren 12an, 19:00etatrik 21:00era bitarte Manu Robles-Arangiz Fundazioan izanen den bilkuran. 


Bizi! kanalean gehiago
2022ko urtarrilaren 25
Macronen argazkia petroliotan sartu du Bizi!k
Frantziako presidentearen agintaldia "sabotaje klimatikoa" izan dela salatu dute

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.