Bizi!-k 1,8 tona ikatz botako dizkio Société Générale bankuari ingurumenaren alde


2014ko maiatzaren 13an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Alpha Coal enpresak Queesland-en, Australian, erabiltzen dituen kamioien irudia (Argazkia: Mining Technology)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Bankuak ikatza ustiatzeko proiektuan parte hartzeari uzten ez badio, maiatzaren 21etik ingurumenaren aldeko nazioarteko egunera arte, ekainaren 5era arte,  luzatuko du Baionako egoitzaren aurkako ekintza Bizi!-k.

Australiako Koral Harresi handia arriskuan

Australian dago ikatza produzitu eta esportatzen duen Alpha Coal enpresa. Bizi! mugimenduko kideen esanetan ingurumenean “desmasia ikaragarria” eragingo du proiektuak, Australiako Koral Hesi Handia arriskuan jarriko baitu.

Gainera, bertako 50.000 enplegu ingururi eragingo diola ere adierazi dute, eta proiektuak 1,8 mila milioi tona CO2 atmosferara isuriko dituela.

Ohikoa ez bada ere, Baionako banketxearen aurkako desobedientzia ekintza aurrez iragartzea erabaki dute mugimenduko kideek eta jo-puntua publikoki seinalatu dute, klima arazoen larritasunak “beste aukerarik” utzi ez diela argudiatuta.

Crowdfunding bidez ekintza finantzatzen laguntzeko diru bilketa abian jarri dute. Dagoeneko 1.900 euro bildu dituzte, eta maiatzaren 21a bitartean beste hainbeste eskuratzea da asmoa.


Bizi! kanalean gehiago
2022ko urtarrilaren 25
Macronen argazkia petroliotan sartu du Bizi!k
Frantziako presidentearen agintaldia "sabotaje klimatikoa" izan dela salatu dute

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.