Inxauzetako solasaldietan etxebizitzen Frantziako ministroak baieztatu zuen Euskal Hirigune Elkargoan aplikatzen ahalko zela alokairuen mugatzea, tentsio pean diren 24 herrietan. Haatik, espero dute fiskalitatea ere aldatuko dela etxebizitza turistikoei doakienez. Gaur egun, abantaila gehiago baitute zergen aldetik, etxebizitza turistikoen jabeek, urte osoan alokatzen dutenek baino.
Gai hori barnatu beharko lukete Frantziako Legebiltzarrean, Finantza legea eztabaidatzen denean, heldu den urrian. Euskal Irratietan mintzatu dira Iñaki Etxaniz laugarren hautesbarrutiko diputatua, eta ALDA kolektiboko Xebax Christy.
Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.
Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]
Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]
Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.
Lanbideren Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eta gizarte-zerbitzuen Larrieldietarako Laguntzak desagerrarazi ditu Etxebizitzaren Lege berria garatu duen Dekretuak.