Alemaniar nazionalitatea lortzeko, "Israelen existitzeko eskubidea" onartzea baldintza gisa ezarri nahi dute

  • Friedrich Merz oposizioko buruak –Angela Merkel kantziler ohiaren CDU alderdikoa– proposatu du Alemaniako nazionalitatea lortzeko beharrezkoa izatea "Israelen existentziarako eskubidea" esplizituki aitortzea.


2023ko urriaren 25an - 17:11

Alemanian bizi diren migratzaileek nazionalizazioa lortzeko, "Israelek existitzeko duen eskubidea" onartu behar izatea eskatu du Friedrich Merz CDUko buruak. Merzek ZDF telebista katean egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, migratzaileak naturalizatu daitezke "Israelen segurtasunarekin konprometituta" daudela adieraziz gero eta zera gaineratu du: "Hori sinatzen ez duenak ez du lekurik Alemanian". Gainera, harago joan da eta adierazi du Israelen segurtasuna "Alemaniako Estatuaren sortze printzipioa (Staatsräson) izan zela". Israelek Gazaren aurkako sarraskia abiatu zuen lehen unetik, Alemaniako Gobernua izan da sionistei babes irmoena adierazi diena Europan, Frantzia eta Erresuma Batuarekin batera.

Alderdi Berdeak eta Alderdi Sozialdemokratak "alferrikakotzat" jo dute Merzek eskatu duen neurria; haien esanetan "iritzi antisemita, arrazista edo xenofoborik" adierazten duen edonork debekatuta duelako Alemaniako nazionalitatea lortzea. Die Linke ezkerreko alderdiak gogor kritikatu ditu adierazpenak: "Mertzek herritar talde jakin batzuk baztertu eta barregarri utzi nahi zituen, hala nola errefuxiatuak, bereziki fede musulmaneko pertsonak".

Halaber, Europar Batasunarekin ikuspegi bateratua lortzeko, migrazioa mugatzeko proposamen zehatzak aurkezteko eskatu dio Merzek Alemaniako Gobernu Federalari, bere esanetan, "nazionalizazio azkarrak geldiarazi" behar dira eta.

"Gehiago eta azkarrago" deportatu

Alemanian migrazio irregularra mugatzeko neurri gogorragoak eta asilo-eskatzaileen aurkakoak iragarri ditu ostiralean Olaf Scholz kantzilerrak. "Azkarrago deportatu behar dugu", nabarmendu du Alemaniako buruak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alemania
2024-05-03 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-04-19 | Gedar
Sionismoaren kontrako juduak jazartzen ari dira Alemanian

Palestinarekin elkartasunez kongresu bat antolatu zuten Berlinen aurreko astean, baina hura itxi zuen Poliziak. Atxilo eraman zituzten sionismoaren aurkako hainbat judu.


Software librearen aldeko apustua Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalean

Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]


Eguneraketa berriak daude