Alemanian errefuxiatuei sei hilabeteetan 173 eraso

  • Urtea hasi zenetik errefuxiatu etxeen aurka egindako ekintzengatik 173 salaketa izan dira, Der Spiegel aldizkari alemaniarrak jakitera eman duenez. Joan den urtean baino hiru aldiz handiago. Aldizkariaren arabera kazetariak berak, nahiz politikoak dira eraso hauen igoaldiaren erantzuleak.


2015eko uztailaren 29an - 12:27
Errefuxiatuen aurkako erasoak asko handitu dira azken urtean (Argazkia: Die Zeit)

Soilik pasa den asteburuan errefuxiatu etxeen aurkako hiru eraso izan ziren Alemanian Die Zeit egunkariak aditzera eman duenez.

Igandean, adibidez, Dresdenen NPD alderdi neonaziko 30 pertsona inguruk harriak bota zizkieten errefuxiatuak bizi diren etxeei. Zenbait komunikabideren arabera mobilizazio neonazian 200 pertsona inguru bildu ziren, eta 350 errefuxiatuen alde. NPDko batzuk atzerritak defendatzen zituztenei egin zieten eraso. Hiru persona larri zauritu ziren.

Talde xenefoboen eragina

Pegida (Mendebaldearen Islamizazioaren Aurkako Europar Patriotikoa) mugimendu alemaniar xenofoboak azken denboran indar handia hartzen ari da. Nahiz eta Pegidako kideak ez duten parte hartzen NPDk deitutako errefuxiatuen aurkako mobilizazioetan, sare sozialetan eragiten dute: kazetariak mehatxatzen dituzte eta iruzkin ugari idazten dituzte errefuxiatuen aurka.

Azken aldian tentsioa igotzen ari da Pegida eta talde antifaxisten artean

CDUtik ere errefuxiatuen aurkako mezuak

Politikariek inplikazio handia daukate immigranteen aferan. Angela Merkelen alderdiaren Babariako korrontearen presidenteak berriki esan du  Balkanetatik datozen errefuxiatuei herrialdera sartzeko bisa ateratzeko obligazioa aplikatu nahi diela.

Zalaparta ugari sortu zituen joan den uztailaren 16an Angela Merkel, Alemaniako presidenteak: neska palestinar bat negarrez utzi zuen herrialde hartan errefuxiatu guztientzat tokirik ez dagoela eta herrialdea utzi egin beharko dutela esan zionean.

Alemaniako mapa errefuxiatuen aurka azken urte t'erdian gertatu diren erasoen zenbakiekin:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


Eguneraketa berriak daude