Merkelek negarrez utzi zuen ume palestinarra

  • Ostegunean Angela Merkel, Alemaniako kantzilerrak negarrez utzi zuen deportatua izateko arriskuan dagoen hamalau urteko neska palestinar bat.  


2015eko uztailaren 17an - 12:15
Merkelek ostegunean Rostockeko hiri alemaniarrean (Argazkia: NDR)

"Gut Leben in Deutschland" (“Bizitza ona Alemanian”) izenburua zeukan hitzaldi batetan jazo zen gertaera Alemaniako Rostock hirian. Lau urte Alemanian daramatzan Reem palestinar nerabeak deportatua izateko beldurra zeukala esan zion Merkeli, bere paperak erregularizatu gabe baititu. Kantzilerrak Alemaniak milaka errefuxiatu jasotzen dituela erantzun zion neskari eta horietako batzuk Alemania utzi egin beharko dutela.

El Pais komunikabideek argitaratutako bideoan Merkelek hainbat atzerritarrek “herrialdea utzi egin beharko dutelaren” mentzioa ezkutatzen du. Azken esaldi hau izan zen umearen negarrak sorrarazi zituena.

Bideoan 7:50. minututik aurrera

Reem negarrez hasi zen eta nerabearen erreakzioaren ondorioz kantzilerrak laztandu egin zuen neska. Laztan honek oihartzun handia sorrarazi du, are eta sare sozialetan #merkelstreichelt (Merkelen laztana) hashtaga sortu den.

Politika errealitatearen ispilu dela islatzen du gertaerak. Nahiz eta deportatuen zifra Alemanian oso altua ez izan, egun, 145.000 errefuxiatu daude kanporatuak izateko arriskuan.

Errefuxiatuak aukera ona Alemaniarentzat

Alemaniari Atzerri politikak ekonomikoki irabazi handiak uzten dizkio.  Herrialde germaniarrean zazpi milioi atzerritar bizi dira. Europako Ekonomia Ikerketa Zentroaren (ZEW) arabera  2012. urtean Alemanian bizi zen atzerritar bakoitzak 3.300 euroko superabita uzten zuen Alemaniako segurtasun sozialeko kontuan.

Datu honek esan nahi du atzerritarrak urtero Alemaniako Barne Produktu Gordina 22.000 milioi eurotan handitzen dutela. 20.000 milioi gastatzen ditu Alemanian bizi diren ia hiru milioi langabetuetan, hots, atzerritarrek sortzen duten diru kopurua baino gutxiago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Eguneraketa berriak daude