Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

  • Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2024ko urtarrilaren 10an - 10:24
Azken eguneraketa: 11:39

Iaz 6.618 pertsona hil ziren Afrikatik Espainiako Estatura iritsi nahian; bataz beste hemezortzi migratzaile egunean, alegia. Duela bi urte datuak jasotzen hasi zirenetik jasotako datu okerrenak direla adierazi du Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak. Hildako guztietatik, gehienak, 6.007, Kanariar Uharteetarako bide atlantikoan hil zirela adierazi dute; 434, berriz, Aljeriatik aterata mediterraneoa gurutzatzen; beste 147 Gibraltarko itsasartea gurutzatzen; eta azken 30ak Alborango bidean.

Erakundeak nabarmendu du kasu askotan “berandu” heldu zela laguntza, edo zuzenean ez zela bestelako bilaketa operaziorik aktibatu. Atzerapen horiek “mugen esternalizazioaren politikak” bultzatzen dituela azpimarratu dute eta azken instantzian, helburua “migrazioa kontrolatzea” dela, “ez pertsonak salbatzea”. Espainiako Gobernuak izandako jarrera ere salatu dute: “Maiz, erreskateak hirugarren herrialdeen esku utzi ditu, horiek lan horretarako baliabide nahikorik eduki izan ez arren”.

Itsasoan, arriskuan dauden pertsonen egoeraren inguruan informazioa zabaltzen duten erakunde eta banakoen "kriminalizazioa" ere salatu dute txostenean.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Eguneraketa berriak daude