Aldarrikapena eta jai giroa uztartu dira Altsasuko Ospa Egunean

  • Goizean, plazan egindako mosaikoaren ondoren, trikipoteoa abiatu da herriko kaleetatik Zumalakarregi plazako bazkariraino. 400 pertsona inguru bildu dira bertan. Arratsaldean, 3.000 bat lagunek parte hartu dute Momotxorroek eta Mainamikirriek ireki duten kalejiran.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko irailaren 3an - 08:52
Ospa eguna antolatu dute Altsasun
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bukaera ekitaldian, honelako egun bat ospetzearen garrantzia azpimarratu dute: "Alde Hemendik aldarrikatzea behar-beharrezkoa da. Guardia Zibilak milaka euskal herritar atxilotu, torturatu, kartzelaratu eta erail dituelako. Herri oso bat jazartu eta gure aberria militarki okupatu duelako". 

Deia luzatu diote eszenatokitik Euskal Herriari indar errepresiboen eta errepresio beraren aurrean antolatzeko.

Ospa eguneko zenbait argazki hemen.

Bideoa:

 

Albiste hau Ahotsa.infok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ospa Herri Mugimendua
2020ko uztailaren 30
Ospa Eguna aurkeztu dute Altsasun
"Errepresioaren kontrako mugimendua indartzeko garaia da"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.