Aldaketa sozialean eragiteko bost giltzarri, martxoaren 3ko sarraskiaren 43. urteurrenean

  • Martxoaren 3ko sarraskia gogoratzeko ekitaldia aurkeztu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 26an - 12:47
Sindikatuen agerraldia, Martxoaren 3ko egitaraua aurkezteko (Argazkia: Hala Bedi)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Martxoak 3ko biktimen elkarteak, ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek, eta gizarte mugimendu ezberdinetako ordezkariek agerraldia egin dute Martxoaren 3ko egitarauaren berri emanez. 

Sarraskia gogoratzeaz gain, aurten, egungo gizartean bereizketa sortzen duten beste bost arazo ere nabarmendu nahi dituzte antolatzaileek: feminismoa, pentsionistak, prekarietatea, arrazakeria-xenofobia eta subirautza.

Arazo horiek gizarte osoari eragiten diotela ulertuta, "gizarte justu bat" lortzeko borrokak indarrean jarraitzen duela gogorazi nahi izan dute, eta herritarrei bat egiteko gonbidapena luzatu nahi izan diete.

San Frantzisko elizatik abiatuko da manifestazioa, 18:00etan, eta aldez aurretik ohiko lore eskaintza egingo dute.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1976ko martxoaren 3a
Eguneraketa berriak daude