Azaroaren 8an Alda mugimenduak Airbnb-ren apartamentu bat okupatu du Biarritzeko Victoria Surf egoitza turistikoan. Polizia etorri da azaroaren 9 goizean, baina Alda-k ez dizkio ateak ireki. Jabeak egoera erregularizatu arte bertan egonen direla argi utzi dute ekintzaileek. Salatu dutenez, Aribnb-k ez du Biarritzeko Herriko Etxearen araua betetzen, honen arabera, ezin baita ostatu turistikorik iragarri erregistro zenbakirik gabe. Zazpi astean okupatu duen hirugarren apartamentua da, eta iragarri dutenez okupazioari eutsiko diote Airbnb-k bere etxeak erregularizatzen dituen arte eta urte osokoak diren alokairuaren prezioak babesteko konpentsazio neurriak ezartzen diren arte.
Alda mugimenduak azaldu duenez, okupatutako apartamendua ez da ausaz hautatutakoa. Biarritzeko udaletxetik eta komisaldegitik gertu dago, eta beraz, haiek ere erraz frogatu ahal izan dute bere iragarkiak ez duela herriko araudiak eskatzen duen erregistro zenbakirik.
Bere kudeatzailea den Margaux-ek guztira 5 egoitza turistiko kudeatzen ditu, 2 Biarritzen eta 3 Baionan, eta hauetako bakar batek ere ez du erregistro zenbakirik. Pisu horietako bat da hain justu Aldak iragan ekainean okupatu zuena, izan ere, bertan Baionako bikote gazte bat bizi zen eta hauek kaleratu egin zituzten alojamentu hori turismora bideratzeko, erabat modu ilegalean: erabilera aldaketarako baimenik gabe, erregistrorik gabe... Baionako Herriko Etxeak abisu formal bat igorri zion jabeari abuztuan, baina jarraitzen du Airbnb-k modu ilegalean alkilatzen, oraindik ere erregistro zenbakirik gabe.
Aldako Xebax Christy bozeramaileak salatu duenez, "bukatu egin behar dugu Euskal Herrian Airbnb bezalako plataformek agerian egiten dituzten milaka iruzurrak". Airbnb-k Ipar Euskal Herriko alokairuen publizitateen erdia biltzen du, eta horrek azaldu dezake zergatik den hain eskas Biarritzen bizi eta lan egin nahi duten pertsonek dituzten alokairu aukerak.
Aldak Biarritzeko Herriko Etxeari eskatu dio Airbnb plataforma auzitara eraman dezala, behin eta berriz eta deliberatuki urratzen duelako legea: "Zein beste enpresa mota edo herritarrek ahalko lukete legea modu deliberatuan eta denen bistan urratu, 2017tik modu sistematikoan, kontrako prozedura judizial bakar bat jaso gabe? Nola onartu dezakete behe mailako jendeek tratu desberdin hau?".
Ehun pertsona ezagunek eta hogeita hamarrretik gora gizarte eragilek manifestazioa deitu dute azaroaren 20rako. Baionan izango da, 15:00etan. Aldako bozeramaile Ainize Butron_ek adierazi duenez: "Mobilizatzeko garaia da, Euskal Herriko krisi inmobiliarioa mantsotzeko berehalako neurriak eskatzeko. Konpentsazio neurriak eskatu behar ditugu urte osoko alokairuaren stocka babesteko, herritar xehenek aukera izan dezaten bertan bizi eta lan egiteko".
CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.
Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]
Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]
639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]
Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du.
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]