Aldaera berriak hitanoa sustatzeko Appa Hi aplikazioan

  • Hitanoa praktikatu eta ikasteko Appa Hi aplikazioak aldaera desberdinekin probatzeko aukerak gehitu ditu azken egunetan. Batetik, Eibarko hitanoa gehitu zaio, eta bestetik Leintz haraneko zenbait herritako formak ere bai: Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Leintz Gatzagako hika lantzeko eta ikasteko aukera. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko abenduaren 04an - 07:05

2021ean sortu zuen Ahotsak egitasmoak Appa Hi!, hitanoa ikasteko eta praktikatzeko aplikazioa, Codesyntaxekin elkarlanean. Oñatiko Ingo Xonau! proiektuaren baitan sortu zen lehen bertsioa eta 2022an Euskara batuko hika praktikatzeko edukia erantsi zitzaion. Orain beste herri batzuetakoak.

Eibarko kasuan Akebai ekimenak, Egoibarra ondarearen batzordeak eta Eibarko Udalarekin batera egin du lan Ahotsakek bertako toka eta noka formak gehitzeko. Leinzko hizkeren kasuan, lau udaletako laguntza izan da tartean.

Irudian, Eibarko eta Eskoriatzako hitanoaren berri pantaila-irudi pare batean:

Herri hauetako bakoitzeko hika berreskuratzeko erreminta honek bost asteko ikasketa prozesu bat proposatzen du galdera-erantzun jolasaren bitartez. 35 egunean hitanoaren funtsa ikasteko aukera ematen du egunero pilula bat eginez. Pilula bakoitzean azalpenak, marrazkiak eta bideoak ageri dira, eta ondoren, azalpenekin lotutako galdera-sorta bat dator: partidak. Galdera guztiei zuzen erantzunez gero, hurrengo egunean beste pilula bat egiteko aukera irekitzen da. Bestela, partidak nahi beste aldiz errepikatu daitezke, ondo egin arte.

Doako Appa Hi aplikazioa Google Play edo App Store dendetan aurkituko duzue.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hitanoa
Urrezko arau bat

Hika edo hitanoari buruz ari garela, edo, hobeto esanda, hitanoa “zuzen” erabiltzeari buruz ari garela, tarteka-marteka pizten denez debate txikiren bat –dela sare sozialetan, dela oraindik bizitza erreala deitzen diogun horretan–, ez ote den komeni hemen... [+]


Hitanoak generoan eragiten dituen zapalkuntzak, gogoetagai

Zergatik ari dira gizonak, lagun talde batean, euren artean hitanoa erabiltzen, gizonak ez diren bestelako gorputz eta identitateak ere zirkulu horretan baldin badaude? Zer esan nahi du horrek? Zer sentsazio sortzen dira? Eta horri aurre egiteko, emakumeek ere hitanoa erabiltzea... [+]


%11k baino ez du uste bere herrian hitanoa egoera onean dagoenik, inkesta baten arabera

Badihardugu euskara elkarteak egindako inkestaren arabera, parte-hartzaileen %55,6k dio bere herrian hitanoaren egoera kaskarra edo oso txarra dela. %5ak baino ez du uste bere herrian nokaren egoera ona denik eta tokaren kasuan %24k.


2022-11-21 | Sustatu
Hikaldia ere martxan da Goierrin Euskaraldiarekin batera

Euskaraldiarekin batera, Goierri aldean Gipuzkoan beste ekimen batean ari dira egun hauetan: Hikaldia. Aittu euskara elkarteak antolatzen du, bikoteka aritzeko lehiaketa bezala. Hitanoz egiteko ariketa batzuk proposatu dira, eta audio bidez grabatu behar dituzte... [+]


2021-11-26 | Sustatu
Appa Hi! aplikazioa, hitanoa (Oñatikoa) ikasteko

Aste honetan jarri da app dendetan Appa Hi! aplikazioa, Oñatiko hitanoa ikasten laguntzeko sortua. Aplikazioa da Ingo Xonau! proiektuaren parte da, hitanoa herri hizkeratik ez desagertzeko ekimen bat, Oñatin garatua.


Eguneraketa berriak daude