Akordiorik gabe bukatu da Ukrainari buruzko AEB-Errusia bilera

  • Sei orduko bileraren ostean Ukrainako egoerari buruzko akordiorik ez dute lortu John Kerry AEBetako Estatu idazkariak eta Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak.


2014ko martxoaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Londresen bildu dira AEBetako Estatu idazkaria eta Errusiako Atzerri ministroa.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Ikuspegi komunik ez”. Hitz horiek erabili ditu Lavrovek azken asteetan Krimeako penintsulan ardaztu den tentsio egoerari irtenbidea emateko Londresen egindako bilkuraren ostean. Dena den, Russia Todayk nabarmendu duenez, bilera “erabilgarria” izan da Lavroven ustez.

Kerryk adierazi dio AEBetako gobernua “oso kezkatuta” dagoela tropa errusiarrak Ukrainako ekialdeko mugan egiten ari diren mugimenduengatik eta Krimean asteburuan egingo den erreferendumarengatik. Errusiak penintsula “atzeko atetik” anexionatu nahiko balu, horrek “ondorio esanguratsuak” ekarriko lituzkeela ere esan du AEBetako ordezkariak.

Lavrovek berriz, “Krimeako herritarren borondatea errespetatu” egingo duela esan du. Errusiak ez dauka, Atzerri ministroaren esanetan, Ukrainaren hego-ekialdea inbaditzeko planik.

Krimeako erreferendumak aurrera eginez gero Errusiak jasan ditzakeen zigorrei dagokienez, Lavrovek Kerryri jakinarazi dio Errusiarentzat "tresna kaltegarriak" direla horrelako mekanismoak eta mota horretako neurriren bat hartzea "beraien erabakia" izango dela.


Eguneraketa berriak daude