Aitortza eta maitasun hitzak adierazi dizkio Ibarretxek Puigdemonti, eskutitz bidez

  • Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak eskutitz publikoa idatzi dio Carles Puigdemont Kataluniako presidente kargugabetuari.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2018ko maiatzaren 14a
Vilaweb agerkarian argitaratu da gutuna

“Besarkada publikoa” eman nahi izan dio Ibarretxek Puigdemonti Vilaweb atarian argitaratutako mezuan. Presidente ohiariz gain, erbestean dauden politikariei ere bere sostengua adierazi die. Baita espetxean dauden "preso politikoei" ere. 

Ibarretxek prozesu subiranista bultzatu dutenen "ausardia" eta "eskuzabaltasuna" goraipatu ditu. Bere esanetan, Kataluniako independentismoak egin duen “akatsa” ez da izan herrialdearen “independentzia nahia”, Kataluniarentzat demokrazia nahi izatea baizik.

“Eskuzabaltasuna da zure herrian pentsatzea, eta jendearen etorkizunean pentsatzea, edozein nahi pertsonal edo ondasunen gainetik. Carles estimatua, ez zarete handiak erbestea edo kartzela pairatzen duzuelako, handiak zarete zuen herrialdeko jendeak maite zaituztetelako”, dio Ibarretxek gutunean.

Hemen irakur dezakezue gutuna.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Katalunia independentziarantz

Katalunia independentziarantz kanaletik interesatuko zaizu...
2018-11-14 | ARGIA
Espainiako Errege-Etxeari buruzko ikerketa batzordea sortuko du Kataluniako Legebiltzarrak

Kataluniako Parlamentua ikerketa batzordea sortzear da Espainiako Errege-Etxearekin lotutako pertsonen ustezko "jarduera kriminalen" inguruan. JxCat, ERC eta Catalunya En Comun-Podem taldeek gehiengoa lortuko dutela egintzat ematen dute hainbat hedabidek.


2018-11-04 | Z. Oleaga
Kataluniako prozesutik ikasten, Euskal Herrian zer?

CUP, Gure Esku Dago, Sortu eta Zergatik ez? antolakundeetako ordezkari banarekin mahai ingurua egin zuten Gipuzkoako Zubietan irailaren 23an. Iraultza Txikien Akanpadako solasaldietako bat zen. Helburua, bikoitza. Kataluniako prozesu independentistatik euskal herrigintzarako irakaspenak ateratzea, bata; Euskal Herrirako estrategia independentista eraginkor baterako gakoez eztabaidatzea, bestea. Tarteka bat egin bazuten ere, toki oso ezberdinetik egin zuen hitz bakoitzak.


2018-11-04 | Santi LeonÚ
GAIZKI ERRANKA
Mintzatuz gero... Norekin, baina?

Ez da naski Espainiako ezker guziaren leloa –ez gaitezen gu ere errazkerian eror–; bai, ordea, hedabideetan pisu handiena duen ezker ustez ilustratu baten lelo nagusietarikoa: “Mintzatuz gero, hau guzia konpon dezakegu”. Problema katalana da “hau guzia”, eta solas eginez erdiestekoa den konponbidea Katalunia Espainian gelditzea. Beharbada horixe izan da eta da problema espainola: jarrera toleranteena erakutsi nahi izan dutenek ere ez onartu izana... [+]


2018-10-25 | ARGIA
Kataluniako 18 buruzagi independentista epaitzeko erlojua martxan jarri du Auzitegi Gorenak

Gorenak atzera bota ditu auzipetuen defentsek jarritako hirurehun diligentzia baino gehiago atzera bota ditu eta akusazioek euren idatziak aurkeztu ahal izango dituzte.


2018-10-25 | Xabier Letona
Oriol Soler: "Estatuak gerrari ekin zion eta adierazi nahi zigun jarraituz gero hil egingo gintuela"

Urriaren 1etik aurrera Estatuak gerrari ekin ziola eta jakinarazi ziela bide horretatik jarraituz gero odola izango zela. Horixe jakinarazi du Oriol Solerrek, Junts Pel Sí koalizioaren hauteskunde kanpainako koordinatzaileak “El mon a RAC1” irratsaioan egindako elkarrizketan.


2018-10-12 | ARGIA
Kataluniako Parlamentuak Felipe VI gaitzetsi eta Espainiako monarkia abolitzeko eskatu du

JxCat, ERC eta Catalunya En Comun-Podem taldeak ados jarri dira ostegunean eta Espainiako Errege Felipe VI gaitzesteaz gain, monarkiaren abolizioa eskatu du Kataluniako Parlamentuak.


2018-10-10 | ARGIA
Independentistek gehiengoa galdu dute Kataluniako parlamentuan, elkarren arteko desadostasunengatik

Kataluniako parlamentuko mahaiak bertan behera utzi du Carles Puigdemont eta preso dauden gainontzeko diputatuek boto delegatua emateko aukera ERCren eta PSCren aldeko botoekin. Erabaki horren ondorioz, independentistek parlamentuko gehiengoa galdu dute. JxCat eta ERCren arteko desadostasunak geroz eta agerikoagoak dira.


2018-10-08 | Santi LeonÚ
GAIZKI ERRANKA
Ortzirale beltzak

Urriak 1: Kataluniako erreferendumaren urteurrenean, Espainiako telebistak zehaztu digu zenbat enpresak egin duten alde prozesua martxan jarri zenetik (ez digu erran, ordea, denboraldi berean baten bat finkatu ote den). Kontuak, bistan da, gutienez bi irakurketa ditu: zeinen kaltegarria izan den eta den independentismoa ekonomiarako, edo zeinen lotsagabe saiatu den botere ekonomikoa jendearen erabaki politikoak baldintzatzen.


Kolore guztiak faxismoaren kontra

Oso paradigmatikoa izan da Kataluniako urriaren bateko lehen urteurrenaren harira gertatutakoa: herritarren protesta “koloretsuak”, segurtasun indarren biolentzia eta agintarien pasibitatea. Aktoreen rola ordea aldatu egin da. Iaz Espainiako poliziak eta guardia zibilak aritu ziren bozkatzera joan ziren kataluniarren hezurrak apurtzen. Aurten, aldiz, Espainiako polizien defentsan aritu dira Eskuadra Mossoak kalean. Baita erruz jardun ere: 24 lagun jipoitu eta zauritu dituzte,... [+]


2018-10-02 | Xabier Letona
"Bete agindua, egin Errepublika"

Iazko urriaren 1eko oihartzuna entzun zen atzo Katalunian. Hemen berba batzuk atzokoaren interpretazio bat egiteko. Sekulako indarra bildu da berriz kaleetan, herri botereak kuku egin du ostera ere eta  independentismoak horren irakurketa argia egin du. Argi baina, La Vanguardia-ko zuzendaria Màrius Carolek gogoratzen duen moduan, “ ez da greba orokorrik egon eta herria ez da gelditu”.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude