Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak eskutitz publikoa idatzi dio Carles Puigdemont Kataluniako presidente kargugabetuari.
“Besarkada publikoa” eman nahi izan dio Ibarretxek Puigdemonti Vilaweb atarian argitaratutako mezuan. Presidente ohiariz gain, erbestean dauden politikariei ere bere sostengua adierazi die. Baita espetxean dauden "preso politikoei" ere.
Ibarretxek prozesu subiranista bultzatu dutenen "ausardia" eta "eskuzabaltasuna" goraipatu ditu. Bere esanetan, Kataluniako independentismoak egin duen “akatsa” ez da izan herrialdearen “independentzia nahia”, Kataluniarentzat demokrazia nahi izatea baizik.
“Eskuzabaltasuna da zure herrian pentsatzea, eta jendearen etorkizunean pentsatzea, edozein nahi pertsonal edo ondasunen gainetik. Carles estimatua, ez zarete handiak erbestea edo kartzela pairatzen duzuelako, handiak zarete zuen herrialdeko jendeak maite zaituztetelako”, dio Ibarretxek gutunean.
Hemen irakur dezakezue gutuna.