Hezkuntzan Librezale taldearen agerpena izan zen Eusko Legebiltzarrean joan den astean, eta talde horren partaideek hitza hartu ondoren, batzordekideen txanda zen. EAJko taldeko Aitor Urrutiak, software libreaz askorik ez duela ulertzen agerian utzi zuen. Software libre guztia doan dela uste du Urrutiak. 2021eko beste agerpen batean, segurtasunik gabeko softwarea zela esan zuen. Bada garaia pixkat ikasi, formakuntza saioren bat, mintegiren bat, norbaitek eman diezaion Urrutia legebiltzarkideari.
Adibidez, Enpresa Digitaleko jardunaldi hau ez litzaioke gaizki etorriko Eusko Legebiltzarreko ordezkariari, euskal industrian software librea nola erabiltzen den jakiteko. Urrutiak esandakoak entzuteko, Jokin Lacalle hezkuntza digitalean adituak Twitterren jaso zuena.
Ezin dut Aitor Urrutiarekin. Bere mezu jasangaitzak, erabiltzen duen tonua, esaten dituen aldrebeskeriak, bere ignorantziaren egiten duen agerpen publikoa... Ez dakit zer egiten duen pertsona honek batzorde honetan pic.twitter.com/AJm2lwQiFd
— Jokin Lacalle (@jolaus) May 19, 2022
Urrutiak ingelesezko free-dohainik eta free-aske terminoak nahasten ditu, batetik, eta bestetik, software librearen osagarri batzuk izan daitezke dohainik, eta hala ere haiek garatzen eta instalatzen lan egiten dutenek beren tarifak kobratu eta bizibidea irabazi (Euskadiko Software Libreko Enpresen elkartea hor dago, enpresa komertzialak dira). Software libreak kobratzen ez duena da lizentzia, erabilpen hutsagatiko tarifa bat, eta software libreak gainera jabetza ziurtatzen dio bezeroari; software pribatiboko tresna batzuekin gertatzen ez dena, John Deere traktoreekin gertatzen den bezala, pentsatuko baituzu traktorearekin erosi duzun softwarea zeurea dela, traktorearen gurpilak bezala; baina ez, John Deerek uste du softwarea berea dela eta traktoreak nola funtzionatu behar duen software horren bidez berak kontrolatu behar duela.
Tira, bi adibide besterik ez, ikasiz gero ulertu daitezkeenak.
Urrutiarenak izandako erreakzioen artean, berak aipaturiko softwarearen (Wordpress: ez zekien software librea zenik, eta hortik gero ondorio absurdoak, pluginak eta zerbitzuak saltzen direnez Wordpressekoak, nola litekeen hori librea izan) euskaratzaileetako baten erantzuna, Mikel Larreategi programatzailearena: "...Ordukoa errepikatzen dut: gomendioa egiten diot software librearekin, software librea egiten eta euskal herrian lan egiten duten enpresa txiki eta ertainekin hitz egiteko. Benetan kontua zertaz doan jakingo zenuke. Seguraski zuk zerorrek ere software librea darabilzu egunero eta enteratu ere ez zara egin".
WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.
Mastodon.eusen euskara da hizkuntza nagusia, baina Fedibertsoa ehunka hizkuntza hitz egiten dituen komunitate global eta bizia da. Horregatik, itzulpenak egiteko Libretranslate tresna librea erabiltzen hasi dira. Horri esker, nazioarteko eragile eta norbanakoek argitaratukoak... [+]
EH Bildu talde parlamentarioak legez besteko proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, EAEko ikastetxeetako ordenagailuetan software libreko sistema eragileen (GNU/Linux) ezarpena ere bermatzea eskatuz. Aurrera atera den EAJ-ren eta PSE-EE-ren osoko zuzenketan ez da jasotzen... [+]
Gero eta ohikoagoa da Mastodon edo Pixelfed bezalako sare sozial libre eta federatuetan kontuak izatea. Horretarako, euskaldun gehienek mastodon.jalgi.eus, mastodon.eus edo pixelfed.eus instantziak erabiltzen dituzte. Baionako Etxepare Lizeoak pauso bat harago eman du, ikasle... [+]
X bezalako espazioetan, gaur-gaurkoz, eztabaida publikoa eta borroka kulturala ematea, ezinezkoa dela onartu beharko dugu noiz edo noiz. Zentzu horretan, akats bat da ezkerreko aldaketa bat gidatu nahi duten proiektu politikoek X bezalako plataformak uztea, soilik modu erabat... [+]
Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez,... [+]
Gazteen artean teknologia libreen ezagutza zabaltzeko “Digitalizazio arduratsua” proiektua prestatzen ari dira Baionako Etxepare Lizeoa eta Iametza. Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Ideiak2024” aurrekontu parte-hartzaileetara aurkeztu dute egitasmoa. Gaur da
Alex Gabilondo software librearen zaletuaren gida batetik probatu dugu, eta ibili dabil: PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean (edo Android gailuetan zehatzago) audioliburuen gisa. Software libreko doako tresnekin, gainera.
Igande honetan, maiatzak 12, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, TxikiLinux Txokoa egongo da Xiberoa gunean. 9:00etatik 17:00etara haurrentzako tailerrak prestatu dituzte, sistema eragile libre eta... [+]
Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]
Martxoaren 15ean RSSak (Really Simple Syndication) 25 urte bete ditu. Gehienek ez dakite zer den eta beste batzuk hiltzat jotzen dute, baina teknologia burujabetza ikuspuntutik oso interesgarria izaten jarraitzen du eta bizi-bizirik dago. Bitartekaririk gabe gure intereseko... [+]
Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.
Software librea erabiltzen duten Lezo BHI, Irungo Hirubide BHI eta Donostiako Antigua-Luberri BHI ikastetxeek beren esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, EH Bilduko Lore Martinez Axpek eskatuta. Institutuetako ordezkarien aurkezpenen bideoak [+]