PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean audioliburuen gisa

  • Alex Gabilondo software librearen zaletuaren gida batetik probatu dugu, eta ibili dabil: PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean (edo Android gailuetan zehatzago) audioliburuen gisa. Software libreko doako tresnekin, gainera.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko uztailaren 09an - 07:09
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hemen dago Gabilondoren tutoriala. Eskatzen du dokumentu irakurgailu bat (Librera Reader) eta euskarazko ahots bihurgailua, AhoTTS, instalatzea. Nola lehenbizikoa ez dagoen Google Play dendan, lehenbizi F-Droid instalatu behar duzu, app bat gehiago balitz bezala. Behin hori duzula beste app-denda bat balitz bezala da F-Droid eta horren barrutik eskatu behar duzu Librera Reader.

Librera Reader irakurgailu bat da, eta Android aparailuan izan ditzakezun ePub-ak eta PDF-ak ezagutuko ditu. Horra guri eman digun ikuspegia, Booktegitik jaitsi dugun Lolita liburuarekin (ez Nabokovena baizik eta Lola Sarratearena).

Librera Reader, beraz, aplikazio praktiko bat baduzu. Baina bertakoa nola entzun, audioa euskaraz irakurrita? EHUko Aholab ikertegiaren AhoTTS tresna Google Playtik instala daiteke eta, instalatu ondoren,  Android ezarpenetan > Ezarpen osagarriak (edo Sistema) > Hizkuntza eta idazketa > (aukera gehigarrietan) Testua-Hizketara outputa (edo Testua ahots bihutzeko eginbidea) > Motor hobetsia klikatu (erne, hor eta ez ezkerreko engranajean) eta bertan AhoTTS aukeratu.

Gabilondok zehaztutako bidea markatu dugu hor baina parentesi artean beste izen-molde batzuk gehituz, Android euskaratu batzuetan desberdin ager baitaiteke.

Horrekin, Librerarekin irekitzen baduzu dokumentu bat, hala nola Lolita hori, ikusiko duzue beheko menuko aukera bat dela emotikono-aurpegi bat aurikularrekin: hor klikatuta euskarazko irakurketari ekingo dio sistemak, eta beronek ere baditu doinua eta abiadura moldatzeko aukera batzuk.

Eskerrik asko Alex Gabilondo.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Software librea
Gazteak teknologiaren ikuspuntu kritiko eta arduratsuan hezteko proiektuaren alde bozkatzeko azken eguna

Gazteen artean teknologia libreen ezagutza zabaltzeko “Digitalizazio arduratsua” proiektua prestatzen ari dira Baionako Etxepare Lizeoa eta Iametza. Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Ideiak2024” aurrekontu parte-hartzaileetara aurkeztu dute egitasmoa. Gaur da [+]


TxikiLinux Txokoa Herri Urratsen, sistema eragile libre eta euskalduna ezagutzera emateko

Igande honetan, maiatzak 12, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, TxikiLinux Txokoa egongo da Xiberoa gunean. 9:00etatik 17:00etara haurrentzako tailerrak prestatu dituzte, sistema eragile libre eta... [+]


Software librearen aldeko apustua Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalean

Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]


AntennaPod: entzun podcast guztiak aplikazio bakarrean

Martxoaren 15ean RSSak (Really Simple Syndication) 25 urte bete ditu. Gehienek ez dakite zer den eta beste batzuk hiltzat jotzen dute, baina teknologia burujabetza ikuspuntutik oso interesgarria izaten jarraitzen du eta bizi-bizirik dago. Bitartekaririk gabe gure intereseko... [+]


Google Analytics-en alternatiba librea den Matomo euskaraz erabil daiteke

Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.


Software librea erabiltzen duten ikastetxeek beraien esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarrean

Software librea erabiltzen duten Lezo BHI, Irungo Hirubide BHI eta Donostiako Antigua-Luberri BHI ikastetxeek beren esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, EH Bilduko Lore Martinez Axpek eskatuta. Institutuetako ordezkarien aurkezpenen bideoak [+]


Whatsapp-a ez da izango EAEko hezkuntzako oposizioetan akreditazioa lortzeko bide bakarra

Eztabaida eragin zuen 2023ko urriaren 21ko EAEko irakasleen oposizioetara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere eman zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Hemendik aurrera... [+]


Teknologia libreari eta ekonomia sozialari buruzko ikastaroak Errenterian

Azaroan eta abenduan ekonomia soziala eta teknologia libreak uztartuko dituzte Errenteriako Torrekua eraikinean, TEKS elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatutako formazioetan. Guztiak dira doan, baina batzuetan aurrez izena eman behar da teks.eus webgunean.


Urriaren 21ean Luberri eta Txikilinux instalazio festa Bilboko Zirika! gunean

Urriaren 21ean, larunbatez, Luberri eta Txikilinux instalazio festa ospatuko da Bilboko Zirika! herri gunean. Elkartenet eta Hezkuntzan Librezalerekin elkarlanean antolatutako egun pasan software libreari buruz ikasi eta ordenagailu zaharrei bizi berria emateko aukera egongo da.


“Errazagoa da software librea hautatzea, bat datorrelako hezkuntzaren balioekin”

Alexis Kauffmann, Frantziako Hezkuntza Ministerioko DNEko (Hezkuntzarako Zuzendaritza Digitala) teknologia digitaleko sektoreetako software-proiektuen eta hezkuntza-baliabide libre eta mistoen zuzendaria da. Hezkuntza libre eta irekiaren aldeko ekintzaileak urriaren 26an... [+]


Urruñako ikastolan ere TxikiLinux erabiltzen hasi dira

Donibane Lohizuneko ikastola izan zen TxikiLinux erabiltzen hasi zen Ipar Euskal Herriko lehen ikastetxea. Bide beretik, sistema eragile libre eta euskaldunaren aldeko pausoa eman dute orain Urruñako ikastolan.


Nextcloud: gure datuak babestuago

Hiruzpalau urte izango dira Iametzan teknologia burujabetzaren aldeko apustu kontzientea egiten dutena. Horren barruan sartzen da software librearen erabilera lehenestea, eta partida hori jokatzen du Nextcloud-ek. ARGIAko lantaldean jadanik eguneroko lan tresna moduan erabiltzen... [+]


Eguneraketa berriak daude