AHTren Donostiako geltokiko lanak hilabete honetan hasiko dira

  • Noticias de Gipuzkoa hedabideak aurreratu duenez, Donostiako AHTren geltokia egiteko obrak hilabete honetan hasiko dira. Izan ere, hainbat izapide administratibo eta erreklamazio konpontzea besterik ez da falta.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko uztailaren 2an - 09:12
Donostiako tren geltokia.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lanak martxoan hasi behar ziren. Izan ere, hilabete horretan Eusko Jaurlaritzak Moyua, Comsa eta Cycasa enpresen arteko baturari esleitu zizkion obrak, 80 milioi eurotan. Esleipenean, obra 42 hilabetetan amaitzeko betebeharra jasotzen zen, alegia, 2024 urte hasierarako. Hala ere, pandemia egoerak lanak atzeratzera derrigortu du.

Geltoki berriak bost nasa izango ditu, horietako bi aldiriko trenentzat —hiru biderekin—, eta hiru distantzia luzeko eta abiadura handiko trenentzat —lau biderekin—. Eraikinari dagokionez, fatxada mantenduko dute, baina barrua berregingo dute. Besteak beste, bi solairu gehiago izango ditu, atari berriak aldiriko zein distantzia luzeko trenentzat, baita gune komertziala ere. Era berean, autobus geltokiarekin lotura zuzena izango du.


Abiadura Handiko Trena kanalean gehiago
2026ko apirilaren 1
6850

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.