AHTren aurka sinadurak biltzen hasi dira Arabako lautadan

  • Espainiako Sustapen ministerioak Euskal Y-a eta Nafarroako korridorea lotzeko aurkeztutako bi proposamenen (Gasteiz edo Ezkio) aurka agertu dira Lautadako bizilagunak.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 7an - 08:51
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Lautadako bizilagunek AHTren aurkako sinadurak bildu dituzte asteburuan: larunbatean, Ilarduia, Egino eta Andoingo inauterietan, eta igandean, Dulantziko San Blas jaietan.

Izan ere, urtarrilean Iñigo de La Serna Sustapen ministroak iragarri zuen Gasteiz bitartez lotuko dutela Euskal Y-a eta Nafarroako korridorea, eta bi aukera utzi zituen mahai gainean: Iruñea-Gasteiz eta Iruñea-Ezkio.

Agintariek Gasteizko aukera lehenetsi badute ere, ez dute Ezkiokoa guztiz baztertu. Besteak beste, Aralar mendilerroa zeharkatu beharko litzateke Ezkiotik eginez gero.

Lautadako bizilagunen ustetan, “aurkeztu dituzten bi proposamen hauek inguruan bizi diren pertsonentzat eragin gogorra izango dute”, bereziki, Andoin, Ibarguren, Urabain, Donemiliaga, Bikuña, Munain, Langarika, Gazeo, Txintxetru eta Ezkerekotxa herrietan, “abiadura handiko trenbideak herri hauetako etxeetatik oso gertu eraikiko baitira”.

Era berean, inpaktu akustikoa “oso garrantzitsua” izango dela ohartarazi dute, “ingurumen-txostenak adierazi bezala”.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2025eko martxoaren 19
Lur arraroak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!