AEBk mundu mailako su-etenaren aldeko bozketa blokatu dute NBEn

  • Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Batzordeak asteak daramatza ebazpen bat eztabaidatzen. AEBk ez dute ebazpenean Osasunaren Mundu Erakundeari aipamenik egitea nahi.


2020ko maiatzaren 10ean - 17:05
NBEko Segurtasun Batzordeko bilera gela. Argazkia: Wikipedia.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aste batzuk dira Nazio Batuen Erakundeko (NBE) idazkari nagusi António Guterresek mundu mailako su-eten baten aldeko adierazpena egin zuela, koronabirusaren testuinguruan. The Guardian-ek argitaratu duenez, NBEko Segurtasun Batzordeko herrialdeak erakundearen adierazpen bateratua eztabaidatzen ari dira ordutik.

Osasunaren Mundu Erakundearen ekimenak babestera deitzen zuen ebazpenaren hasierako proposamenak, eta AEBk ez du horrelakorik onartu nahi. Trumpek publikoki kritikatu du OMEk pandemia kudeatzeko orduan egin duen lana. Txinak, aldiz, osasun erakundea aipatu beharra defendatzen du. Errusiak klausula bat gehitzea nahi du, produktu medikuei eragiten dieten zigorrak altxatzea eskatuz. Irani eta Venezuelari eragiten diete zigor horiek, besteak beste.

AEBen aldeko bozka lortzeko, negoziatzaileek proposatu zuten OMEri aipamen zuzena egin ordez "osasun-agentzia espezializatuak" adiera erabiltzea. The Guardian-en iturri diplomatikoen arabera, ostegunean AEBen onespena zegoela ematen zuen, baina ostiral goizean jarrera aldatu eta berriz ere ezezko posizioan da Trumpen administrazioa. Negoziazioek jarraitu egingo dute hurrengo astean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazio Batuen Erakundea
2025eko irailaren 3
Plastikoaren birziklapenaren iruzurra
Industria petrokimikoaren 'gerrillariak' Genevan

Eguneraketa berriak daude