Adin txikiko emakume batek sexu erasoa salatu du Bilbon

  • Erasoa iragan domekan jazo zen. Ertzaintza kasua ikertzen ari da.


2020eko otsailaren 20a - 09:51
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea, Bilbon (Argazkia: Ecuador Etxea)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Otsailaren 16an gertatu zen erasoa, 17 urteko emakumeak salaketa jartzerakoan zehaztu duenez.

El Correo egunkariak emandako informazioaren arabera, gaztea lagunekin atera zen, baina Erandioko diskoteka batean galdu egin zituen. Oroitzen duen hurrena Bilboko San Frantzisko kaleko etxebizitza batean esnatu izana da. Erasoa jasan izanaren zantzuak zituen gorputzean.

Ertzaintza kasua ikertzen ari da.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko irailaren 2
Adriana Muñoz, Guatemalako Otrans erakundeko kidea
"Demokraziak emakume transak ahazten jarraitzen du"

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.