Adierazpenak

  • Manifestazio isilean egindako adierazpenak biltzen ari gara.


2015eko urtarrilaren 10ean - 17:24
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Fernando Arburua, Jaiki Hadi Elkarteko (Info7 irratian, 18:15)

"11 gaixo larrik jarraitzen dute gartzelan. Espainiako estatuak ez du inongo borondaterik pausorik egiteko. Lehen aukera ematen zen baldintzapeko askatasuna lortzekoa eta orain moztu dute. Ondoren etxean espetxealdia betetzeko aukera ematen zuten baina hori ere moztu dute. 11 hauetatik 2 preso bakarrik daude Euskal Herrian, eta bestean bi estatuetan barreiatuta daude".

 

Jon Kirru Iparragirre, Ibon Iparragirre gaixo presoaren anaia (Info7 irratian, 18:05)

"Anaia Ibonen egoera egonkorra da momentu honetan. Baina oso larria: HIESa dauka C estadioan, bere gaixotasuna larria, itzulezina eta sendaezina da.

Ibon 2010eko urtarrilean atxilotu zuten eta 2011ko urrian askatu egin zuten espetxealdi arinduarekin eta pultserarekin etxean egon da 2014ko martxoan berriz atxilotu zuten arte. HIESa du, baina horrez gain HIESak eragindako hainbat ondorio ditu: trastorno psikologikoak eta denbora-espazioarenak ditu eta egunetik egunera ikusmena galtzen ari da. Ez dugu denbora askorik, Ibon oso larri dago eta Ibon baino larriago daudenak badaude.

Soilik herri mobilizazioaren bidez lortuko dugu euskal preso politikoen giza eskubideak errespetatzea".

Jokin Aranalde, iheslari eta preso ohia (Info7 irratian, 17:50)

"Erbestetik egun osoa irratia entzunaz ematen nuen. Lagunak elkartzen ginen elkarrekin bazkaltzeko, senideak manifestazioan egoten zirenez. Intentsitate handiz bizi genuen, badelako termometro bat neurtzen duena herri honen nahiak noraino iristen diren".

Rosika Iriarte, preso ohia (Info7 irratian, 17:45)

"Soto del Realen egon nintzen espetxean. Preso nengoelarik gaurko eguna ez zen bisita bat galtzea, ez zen galera, sekulako ilusioa izaten nuen eta gogo handia informazioa jasotzeko. Guk gure ekarpena egiten genuen asteburu bat bisita gabe emanda. Soto del Realen Telemadrid edo antzeko medio fatxek ez dutenez egunik galtzen euren albisteak emanaz, medio espainiar hauei 'esker' jasotzen genuen manifestazioaren berri, noski manipulatuta eta ahalik eta irudi txarrenekin".

Koldo, Aratz Gomezen senidea (Info7 irratian)

"Oso pozik. Ordua da Aratz eta bere kideak kalera ateratzeko. Kalera atera arte denok jarraitu behar dugu tinko. Datorren astean joango naiz nire loba bisitatzen".

 

Urtzi, Etxerateko kidea (Info7 irratian, 17:15)

"Oso une hunkigarriak dira. Denak ditugu begiak negar tantekin. Eskertzekoa da jendeak egiten digun elkartasuna egun honetan. Presoentzat eta senideoi indarrak ematen dizkigu urtean zehar egiten ditugun bidaiak aurrera eramateko eta lanean jarraitzeko gure helburuarekin, etxean nahi ditugula".

"Zigorra presoarentzat eta senideontzat da. Tokatu egin zaigu senide eta lagunak izatea, baina gu ere kondenatuak gara, inongo epaiketa eta salaketarik gabe".

"Lehenengo pertsonan sufritzen ari garenak kezka dugu gehiegi luzatzen ari dela konponbidea, baina atxilotua den lehen unetik bizi dugu kezka hori".

 

Teresa Toda, Sarekidea (Info7 irratian, 17:00)

"Zer sentimendu? Emozioa. Gure datuen arabera 300dik gora izan dira autobusak. Aldi berean sentitzen dut indarra dugula gure helburuei eusteko eta nahi dugun puntura iristeko, non dispertsioa gaindituko dugun guztion artean".

"Sare egiten ari den saiakeran gaurkoa mugarria da, ez helmuga. Indar erakustaldia egingo dugu munduari ozen esateko orain dispertsioarekin bukatu behar dugula, kalte egiten diolako preso eta senideen giza eskubide oinarrizkoenei. Gure oihua (nahiz eta isila izan) munduan entzunarazi behar dugu".

"Gaur hona etorri dena konturatuko da bihartik aurrera baduela konpromiso bat dispertsioa garaitzeko. Mila modu daude, izan daiteke beste bati kafe baten bueltan Sareren liburuxka pasatzeko, Sare bere herrian zabaltzen lagunduz, senideei lagunduz..."

"Sarek deialdia jendarteari egin dio, ez gara alderdietan zentratu. Presoen gaia konfrontaziorako erabiltzen da baina giza eskubide arazoa da. Espero dezagun adostasun sendo bat lortuko dugula baita alderdien artean ere, konturatuz eskubide urraketa larria ematen ari dela eta sufrimendua areagotzen ari dela. Une honetan Euskal Herrian beste sufrimenduak eten dira baina gatazkaren ondorio gordina da presoena".

"Bi zutabeekin islatu nahi dugu ibilbide ezberdinetatik bat egin dezakegula puntu berean eta helburu beraren inguruan. Argiarekin azpimarratu nahi dugu gure aldarrikapena. Rotulki fosforitoen modukoa da 'Dispertsiorik Ez' eta 'Now Euskal Herrira' hitzak azpimarratzeko".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Ongietorrien auziko akordioak “borrokaren zilegitasuna” ezbaian jartzen duela salatu dute zenbait presok eta preso ohik

"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian. 


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Iruñeko espetxeko presoek tratu txarrak, birgizarteratzeko baliabide falta eta generoaren araberako desorekak sufritzen dituztela dio Salhaketak

Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Ekainak 7an Amnistia Egunera batzeko deia luzatu du Askek

Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte. 


Sarek ‘Puzzlea osatu arte’ ekimena antolatu du, asteburuan 29 herri zeharkatuko dituena

Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Eguneraketa berriak daude