Adierazpen askatasunaren mugei buruzko eztabaida Gipuzkoako Batzar Nagusietara eraman du Kalea Guztiona Da-k

  • Gipuzkoako Batzar Nagusietaraino iritsi da Zumaian kartel, pankarta, hormairudi eta abarren inguruan dagoen eztabaida. Kalea Guztiona Da kolektiboak izan zuen agerraldia egiteko aukera azaroaren 29an, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Batzordean. Azalpenak eman ondoren, alderdien galderak eta iritziak jaso zituzten. Adierazpen askatasunaren mugen inguruko eztabaida aberasgarria osatu zuten denen artean. Hona ekarri ditugun hiru bideoetan daukazue saioak eman zuena.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abenduaren 11n - 11:14

 

Orohar, eta ñabardurak ñabardura, arazoari irtenbidea emateko udal ordezkariak eta gizarte eragileak mahai baten bueltan eseritzeko premia adierazi zuten alderdi guztiek, ordenantza berria guztien artean adosteko. EHBildu, Podemos, PSE eta PP argi eta garbi mintzatu ziren adostearen alde. EAJ kritikoago agertu zen kolektiboarekin, zalantzan jarri zituen hainbat jarrera eta erabaki, eta ordenantza berria lantzeko bileretan parte hartzeko gomendioa egin zien.

Alderdietako ordezkarien artean, Zumaiako alkate ohi Iñaki Agirrezabalaga zen EHBilduko ordezkaria. Agirrezabalagak kritikatu zuen arazoa ez zegoen lekuan sortu duela arazoa Udal Gobernuak.

PSEko ordezkaria berriz, Zumaiako zinegotzi Arritxu Marañon zen, hain justu. Marañonek defenditu zuen Udalbatzak zilegitasun osoa duela erabakiak hartzeko eta espazio publikoaren erabilera arautu egin behar dela derrigor; baina kartel, pankarta edo muralen edukiaren berri aldez aurretik jakinarazi beharrarekin ez zegoela ados adierazi zuen, eta Udalean ere halaxe adierazi zuela bere garaian. Kolektiboko kideei gonbitea luzatu zien berekin harremanetan jarri eta gaia lantzeko.

Bideo hauetan dauzkazue alderdien iritziak eta galderak, eta kolektiboko kide Axier Lopezek eta Juan Antonio Letamendik emandako erantzunak. 

 

 

Albiste hau Zumaiako Baleikek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
2024-05-03 | Axier Lopez
Oiartzungo Yakovlev 42 musika taldea zigortu nahi du Guardia Zibilak bere abestiengatik

Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.


2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


Eguneraketa berriak daude