Adierazpen askatasunaren alde kalean pintaketak egiteko dei egin dute

  • Uztailaren 21 eta 22an kalera atera zentsurari aurre egiteko deia zabaldu dute No Callarem plataformak sustatuta. #FaltanPintadas du izena ekimenak.


2018ko uztailaren 13an - 12:09
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Graffitigile, kaleko artearen eta muralismoaren munduko hainbat artista eta taldek deitu dute ekintza hontara. Giza eskubide urratzeen kontra egin nahi dute eta horretarako herritarrak gonbidatu dituzte margoen bitartez libreki adierazteko.

Lehen ekintza bat egin zuten pasa den maiatzean, Bartzelonan. Nou Barris  auzoko Ateneu Popularreko teilatuan. Ohar bat ere plazaratu dute 200 pertsonak sinatuta. Argi uzten dute oharrean zer ez duten onartuko “zentsura gehiago, ez manipulazio mediatikoa, ez ustelkeria kasurik, ez muntai poliziarik , ez desberdintasuna legea erabiltzerako orduan, ez preso politikorik, ezta giza eskubideen urraketa ere”.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Eguneraketa berriak daude