Espainiako Estatuko presidenteak eman zuen albistea astearte goizean: Abortuaren legeak ez du aurrera egingo, adostasunik lortu ez dutelako. Legea bazterrean gelditu ondoren, Justizia Ministro Alberto Ruiz Gallardonek dimititu egin du. 30 urte ondoren politika utziko du.
Joan den astean, erreformaren bultzatzaile nagusietakoa izan den Alberto Ruiz Gallardón Justizia ministroak esan zuen erreforma atzeratu egingo zela, Kataluniako gaian indarrak jarri behar zituztelako.
Alabaina, astearte goizean ezustekoa eman zuen Mariano Rajoy presidenteak. Erreforma bertan behera geratuko da, baina Rajoyk esan du gaur egungo araudia aldatuko dutela. Batetik, 16 eta 17 urtekoek gurasoei baimena eskatu beharko diote abortatzeko, gaur egun gurasoei esatea nahikoa da eta ez kasu guztietan. Bestetik, Familia Babesteko Plana abian jarriko du urtea amaitu baino lehen.
Espainiako Gobernuaren erreformak aurkako jarrera gogorra izan du. Oposizioak berak gogor kritikatu du eta kalean ere ozen entzun da erreformaren aurkako oihua.
Erreforma bertan behera geratuko zela ofizialki jakin ez arren, gizarteko sektore asko garaipena ospatzen ari ziren dagoeneko. Begoña Zabala Abortatzeko eskubidearen aldeko Nafarroako batzarreko kideak astelehenean bertan egin zuen garaipenaren hausnarketa mamitsua.
Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]
Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".
Askabide klinikako langileen ordezkaritza batek agerraldia egin du Gasteizko Parlamentuan, klinika horretako langileek eta bertara haurdunaldia eteteko joaten diren emakumeek bizi duten egoera azaltzeko: izan ere, abortuaren aurkako 40 días por la vida mugimenduak mehatxu... [+]
PPk aurkezturiko helegitea ez du onartu auzitegiak: zazpi magistratuk babestu dute 2010eko Abortuaren Legea eta lauk eman dute kontrako botoa.
Espainiako Estatuan Abortuaren aurkako lobbyak Abortuaren Legea erausteko beste saiakera bat egiten ari dira Gaztela eta Leonen. Hango gobernukide den Vox-ek iragarri du abortatu nahi duten emakumeei fetuaren taupadak entzunarazi edota ekografiak ikusaraziko dien protokoloa... [+]