Abortuaren erreformaren aurkako ekintza deigarrienak


2014ko apirilaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 15:57

Munilla apezpikuaren aurrean (Martxoak 25, Donostia)

Gotzainen Batzarrak "Bizitzaren aldeko eguna" ospatzen zuen bitartean, Abortatzeko Eskubidearen Aldeko Plataformak kalejira eta elkarretaratzea egin zuen San Pedro elizaren aurrean.

Martxoak 8ko manifestazio jendetsuak (Euskal Herria)

Emakumeen Nazioarteko Egunean abortuaren lege erreforma izan zen ardatz. "Gure gorputza. Territorioa. Erabakia" hala zioen Euskal Herriko Koordinadora Feministaren afixak.

Flash moba (Martxoak 8, Iruñea)

Iruñean jai giroan egin zuten protesta, eta manifestazio bukaeran flash moba egin zuten Gaztelu Plazan.

Rajoyren hitzaldia eten zutenekoa (Martxoak 8, Donostia)

Euskadiko PPk kongresua egin zuen Kursaalen. Jone Arrazola Maiztegi, Maria Ajuria Hernandez, Olaia Auzmendi Sarasa eta Rebeka Maestro Watson ekintzaile feministak biltzarrera sartu ziren. Espainiako Estatuko presidentea hitzaldia ematen ari zenean, eskuak zein aurpegia gorriz margotu, zutitu eta eskuekin sinbolo feminista irudikatuz oihuka hasi ziren: "Aborto ilegal, violencia estatal" eta "Gure gorputza, gure erabakia". Rajoyren hitzaldia eten izanak oihartzun handia lortu zuen bertako eta Espainiako komunikabide nagusietan. Lau ekintzaileen elkarrizketa ikusgai argia.eus-en.

Gorputzak erregistratuta (Martxoak 7, Gasteiz)

60 bat emakumek Gasteizko Jabetza Erregistroan euren gorputza erregistratu zuten, gorputza norberarena dela aldarrikatzeko. Bilbon eta Iruñean ere egin zen ekintza beste egun batzuetan.

Andre Mariari perrexil eskaintza (Martxoak 5, Gasteiz)

Abortatzeko erabili izan den landarea eraman zion Arabako Emakumeen Asanbladak Elizaren jarrera salatzeko.

Eskean, Londresera abortatzera joateko (Otsailak 25, Gasteiz)

150 emakume elkartu ziren Andre Maria Zuriaren plazan, Arabako Emakumeen Asanbladak deituta. Belaunikatu eta dirua eskatu zuten, Londresera abortatzera joateko.

Akelarrea (Otsailak 8, Bilbo)

Sorginez jantzi eta akelarrea egin zuten abortu libre eta doakoa eskatzeko, Abortatzeko Eskubidearen Aldeko Plataformak deituta.

Baionako kontsuletxean 2.500 sinadura aurkeztu zituzten (otsailak 5, Baiona)

Otsailaren 2an elkarretaratzea egin zuten Espainiak Baionan duen kontsulatuaren aurrean, Iparraldeko hogei taldek deituta: hala nola Familia Plangintzak, Altxa Neskatxak eta Emazteek Diote-k. Kontzentrazioan parte hartu zutenen artean egon zen Martine Bisauta Baionako alkateordea. Hiru egunera, lege aurreproiektuak aurrera jarrai ez dezan galdegiteko 2.500 izenpedura baino gehiago aurkeztu zituzten Baionako kontsuletxean.

Ospitaleetan itxialdi saiakera eta kateatzea (Abenduak 27, Iruñea, Donostia, Barakaldo, Gasteiz)

Iruñeko Virgen del Camino ospitaleko amaetxean, hainbat emakumek ahoa itsasgarri gorriz itxi zuten eta gorputza kateatu, emakumeen erabakiak euren ahoa bezala estaltzen direla salatzeko.

Barakaldoko Gurutzeta ospitalean itxialdia egiten ahalegindu ziren ehun emakumetik gora atera zituen Ertzaintzak. Donostiako Ospitalean eta Gasteizko Santiago ospitalean ere itxialdia egiteko asmoa zuten, baina Barakaldoko protestez ohartarazita, ertzainek erietxeetan sartzea eragotzi zieten emakumeei. Hiriburuz kanpo ere egin ziren ekintzak eta Ermuko udaletxean lo egitea lortu zuten 60 lagunek, Gallardonen legearen aurka.

Lehen elkarretaratzeak (Abenduak 21, Donostia, Bilbo, Iruñea, Gasteiz)

Lehen elkarretaratzeak Espainiako Gobernuak abortu legearen erreforma onartu eta biharamunean egin ziren Euskal Herriko hiriburuetan. Euskal Herriko mugimendu feminista taldea sortu zen erreformari aurre egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


"Aborturako askatasuna" konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


Eguneraketa berriak daude