Abiatze bilakatzen diren itzulerak

  • Sargoriak ekarri du aurten Zinemaldia. Kaleak erdi hutsak eta alfonbra gorria oraindik plastikoz babestuta dagoela, hasi denaren eta ez denaren artean kokatzen ziren goizean maskara zuri eta SSIFF sinaduradun poltsa beltzak; iaz hala ez zela eta bestea bazela, ez-ohiko egoerari salbuespenezko neurriak hartu dizkio zine jaialdiaren 68. edizio honek. Lehen eguneko protokolo dorpeei laster hartuko die lekua arau barneratuak, eta agian honetara ere ohituko gara amaiera-ekitaldirako. Momentuz hasierakoa:


2020ko irailaren 19an - 02:15
"Gē shēng yuán hé màn bàn pāi" filmaren irudia

Gē shēng yuán hé màn bàn pāi Dong Xingyi zuzendari txinatarraren estreinako lana izan da aurtengo lehen proiekzioa Zuzendari Berriak sailean. Pintore lanetan ere ibilitako zinegilea izanik, filmeko argazkiak gogora ekartzen du errenazimenduko margolanen eraikuntza: zerumugan lausoki galtzen diren paisaia amaiezinak, hainbat geruza dituztenak, eta lehen planoan pausatzen diren gorputzak. Txinako landa gunean kokatzen da kontakizuna, artalde eta gari sailen baitan. Filma hasten da hamar minutu inguru irauten dituen plano-sekuentziarekin, gurdi batean atzera begira doanaren ikuspuntuan. Gurdiak lurrezko bidean aurrera egin ahala, atzean uzten duena ageri zaigu, eta kartzelatik atera berri den norbaiten elkarrizketa entzuten dugu, koadroz kanpo. Protagonista urte luzez preso egon ostean herrira itzultzen da, baina utzi zuen herria eta aurkitzen duena ez datoz bat. Pixkanaka ohitu beharko da daudenen eta jada ez daudenen artean bizitzera, eta eszenatoki horretan bere eginkizuna aurkitzera. Gaizkile jarrerak gordetzen duen sentsibilitateak hartuko du tokia pixkanaka, sistemarekiko disidente izateko aukerak zabalduz: beharbada txorien izenak ezagutzea izan daiteke erresistentzia ekintzarik handiena. Harrigarria da zenbaterainoko kontrola azaltzen duen egileak planoetan agertzen diren detaileekin, gure begietarako koreografia osatuz eszena bakoitzean. Istorioak sakontasuna lortzen du ia bi orduko saioan, eta inflexio-puntuak garapena dakarkio hasierako egoerari. Pentsakor uzten gaitu filmak txinatarrezko kredituak irakurtzen ditugun bitartean; posible ote erdi-punturik aurkitzea espektatiben eta errealitatearen artean?

2018an Donostia Zinemaldiko Koprodukzio Foroan aurkeztu zuen Nora filma Lara Izagirre zuzendariak. Aurtengo Zinemira saila estreinatu du lan luzeak euskal filmetan ez-ohikoa den gai batekin: norbere burua bilatzeko bidaia. Filmeko protagonistari gainezka egingo dio egoerak aitona argentinarra galtzen duenean, eta duen lotura handienaren heriotzean, non errotu eta zer egin ulertzeko bilaketa hasiko du. Dolu prozesua bizitza aldaketa beharrarekin lotuta ageri zaio, eta izan nahi duen pertsona hori eraikitzen joango da anti-Itaka batean; Odisean ez bezala, helburua ez da puntu batera iristea izango, baizik eta bidaia bera. Izaroren kontzertua istorioan kokatzen du Izagirrek, eta euskal kostaldeko guneak ditu filmak kokaleku. Gaia Euskal Herrian oinarritzeak baditu arrisku eta ausardiak: batetik, belaunaldien arteko talkak azaltzen dira sotilki bizi ereduen arteko amildegiak islatzean; bestetik, ordea, topikoak izan daitezkeen lekuetan erortzeko arriskua dago. Biak muga mehe batek banantzen baditu, esango nuke filmak ertzetik zeharkatzen dituela biak, batzuetan batera eta besteetan bestera pasatuz. Pertsonaiaren sakontasunak badu bere presentzia, halere, izate partikularra marrazten duelarik istorioan.

Gaua Wife of a spy filmak itxi du. Kiyoshi Kurosawa japoniarrak zuzendutako luzea Perlak sailean lehiatzen da, eta Veneziako zinema-jaialdian hartu du parte. Filma Bigarren Mundu Gerraren hastapenetan kokatzen da, 1940an, zeinean Japonia Italia eta Alemaniarekin lerratzen ari den gerran amaituko duen aliantzan. Fikzio klasiko zaleentzat lan osoa izan daiteke; baditu akzioa, sorpresa, argumentu historikoa eta harrapatzen duen erritmoa. Kontakizunak baditu hainbat buelta, zeinetan argi uzten duen zuzendariak berak duela gertatzen denaren agintea. Protagonista diren senar-emazteak, Japoniar inperioaren norabidearekin disidentzian, saiatuko dira komunitate internazionalaren aurrean salatzen beren herrialdeko gertatzen ari dena; AEBen posizionamenduan dute esperantza. Mundu mailako justizia baten izenean jarriko dute kolokan duten egonkortasun burgesa. Beti sortu dit zalantza, ordea, gaur egundik egiten den iraganeko irakurketak. Ikuspuntuan ez dago iritzi espliziturik, ez gerra egoerak sortzen duen konplexutasunik, ez hausnarketa sakonegirik. Gaizto eta onen arteko lehiaren planteamenduak batzuk maitatzera eta besteak gorrotatzera eramaten duenean, kasu. Egungo begiradatik eginiko egungo begirada ezkutatzen duen fikzioak mesfidantza sortzen dit, batez ere AEBak tartean daudenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2020
Yulene Olaizola, zinemagilea
"Zinema ez da mezu zehatz edo tesiak lantzeko erreminta"

Esperientzia sentsorialtzat dauka zinema Yulene Olaizola zuzendari mexikarrak: espazio bat deskubritu eta hura arakatzera jotzen du eta gidoiaz haragoko edozein aldaketa jasotzeko zentzumenak adi izaten ditu. Aurtengo Zinemaldian aurkeztu zuen Selva trágica (Oihan... [+]


Euskaldunak indigenizatzen ditu Zinemaldiak?

Palmaresetik eta koronabirusaren albo-kalteetatik harago, iruditzen zait 2020ko honen ondoren momentua iritsi dela Donostiako festibalak nabarmentzen dituen euskarazko lanak kritikoki aztertzeko.


Film dirudun eta ederren erakusleihotik haratago

Zinemaldia igarota izaten da lehiatutako filmen sari-banaketa ekitaldia. Bertan, sail bakoitzari dagokion sariduna aukeratzeaz gain, Sail Ofizialari dagokion palmaresa ere osatzen da: aktorerik onena, gidoirik onena, filmik onena... Batzuetan zalantza sartzen zait ez ote... [+]


'Dasatskisi' film georgiarra garaile Zinemaldiaren sari-banaketa hotzenean

Dea Kulumbegashvili zuzendari georgiarraren Dasatskisi filma izan da Zinemaldiaren 68. edizioko irabazle nagusia, palmares ofizialeko lau sari eskuratuta. COVID-19ak erabat markatutako edizioa izan da aurtengoa eta Kursaal auditorioko galan ere nabaritu da hori larunbat gauean.


Pertsianak ixten euria ez dadin sartu

Aipatzen genuen asperdura iritsi edo ez, bazdaezpada ere neurriak hartzea onena: bukatu dadila borondatez, eta ez utzikeriaz. Haizeak eta euriak ere ez dute gehiegi lagundu, ia Kursaala bera hegan atera den egun zurrunbilotsu honetan. Agurtu beharko ditugu panel eta alfonbra... [+]


Eguneraketa berriak daude