Argia Eguna: txikitasunetik eraldaketa sustatzen

  • Larunbateko atarikoa eta gero, indarrez hasi zen Argia Egunaren igandeko egitaraua Oñatin. Goizeko 10:00etan hasita, Gerardo Elortza bertako historiagileak gidatutako bi orduko bisitan parte hartu zuten 80 bat lagunek. Arkitekturan eta historian aberatsa da Oñati, eta bien berri jaso genuen Elortzaren azalpen bikainei esker. Tarteka, herriko bertso eskolan diharduten Egoitz Aizpuruk eta Maider eta Urko Arregi neba-arrebek girotu zuten txangoa, umore ezin hobeaz.


2015eko irailaren 19an - 19:41
Herri eragileek Oñatiko pilotalekuan jarritako azokan eman zuten euren proiektuen berri (Arg.: Dani Blanco).
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

11:00etan, berriz, jaiaren ongietorri ekitaldia aurkeztu zuen Olatz Korta ARGIAko langileak. “Txikitik Eragiten leloa aukeratu dugu aurten, txikitasunak lotura handia duelako ARGIAren izaerarekin eta lantzen ditugun gaiekin (desazkundea, eredu jasangarriak, herri mugimendua…)”, adierazi zuen Kortak. Debagoienan mundu justuago baten alde lanean diharduen hamaika ekimen daudela azpimarratu zuen, halaber.

Herri eragileen azoka eta Argiazaleen topaketa

Horren adibide modura ongietorri ekitaldia amaitu eta berehala ireki zen herri eragileen azoka aipatu zuen Olatz Kortak. Hainbat arlotako (euskalgintza, feminismoa, ekonomia soziala, nekazaritza, ingurumenaren defentsa…) hogei bat elkartek paratu zituzten euren erakustokiak Oñatiko pilotalekuan.

Azokaren parean atondutako txokoan, Argiazaleen topaketa hasi zen 12:30ak aldera. Besteak beste, aldizkariak azarotik izango duen diseinu berria ikusi ahal izan zuten, bertan banatu baitziren zero zenbakiaren ehun ale. Halaber, eragileen azokan ARGIAk zeukan gunean ikusi ahal izan zen zero zenbaki hori, egun osoan zehar.

Jolas hezitzaileak eta Nendo Dango tailerra

Bestelako ekimenik ere izan zen. Txatxilipurdi elkarteak antolatuta, 50 ume eta helduk hartu zuten parte ginkana hezitzailean. Lau gai landu zituzten (hizkuntz aniztasuna, herri nortasuna, garaiko eta tokiko elikagaien dastatzea eta jendartearen bilakaera), eta horietako bakoitzean hainbat egoerari egin behar izan zion aurre talde bakoitzak, beti ere parte-hartzea sustatzeko xedearekin.

Aldi berean, Nendo Dango tailerra izan zen Oñatiko pilotaleku inguruan. Zuhaitzen eta bestelako landareen haziak buztinezko bolatxoen barruan gorde zituzten bertara hurreratutakoek, bolatxo horiek non botako diren erabakitzea besterik ez da falta. Landaredia galdu duen inguru bat birlandatzea da helburua.

Nortasun agiri arrotzak airera

Arratsaldean iritsi zen Argiazale kirolarienek espero zuten zita: Euskal Herriko Nortasun Agiri Arrotzak jaurtitzeko II. Txapelketa. Erronka ez zen makala, iaz Usurbilgo Argia Egunean 29,60 metroan jarria baitzuten marka. Gutxigatik ez zuen jaurtiketa epiko hori berdindu Gorka Maiz gabiriarrak, 28,10 metroraino bota baitzuen bere nortasun agiria. Zenbait adituk azpimarratu zutenez, plazak jaurtilari askoren lana baldintzatu zuen: "Usurbilen ez zuen hainbeste haize egiten", zioen iazko txapelketa ondo gogoan zeukan Argiazale batek.

Kirol proba bukatuta, egun honen sustapenerako herriz herri saldu diren Argia Eguneko errifen artean saritua zein izan den jakiteko unea iritsi zen. Arrikrutzeko kobetan bisita gidatua eta Torre Zumeltzegi Hotelean bi lagunentzako otordua zen saria eta 0906 zenbakia atera zen irabazle jendaurrean egindako zozketan. Zorionak beraz errifa hori eskuratu zuen pertsonari, saria jasotzeko deitu mesedez 943 37 15 45 zenbakira.

Perlak taldea eta bakarlariak festa lehertzeko

Post-punk doinuak ekarri zituen Perlak taldeak Oñatira 18:00etatik aurrera. Iazko Argia Egunetik zegoen hedabide hau taldearekin kontzertu bat antolatu nahian: Usurbilen, azken orduko ondoezak tarteko ezinezkoa izan zen kontzertua Oñatin gozatzeko aukera izan dugu.

Nortasun agiri jaurtiketarekin nekatuta edo, publikoari kosta egin zitzaion hasieran lehenbiziko lerroetara hurbiltzea, baina ez dago talde honek gainditu ezin duen oztoporik: pixkanaka publikoa gerturatzen eta animatzen joan zen, laukotearen eszenatoki gaineko lan onak bultzatuta. Iaz argitaratu zuten izen bereko diskoan oinarritutako errepertorioarekin, arratsaldeari behar zuen tonua ematen asmatu zuten.

Bi bikotek hartu zioten Perlaki erreleboa agertoki gainean: Maria eta Manex lehenik, Aran eta Lo ondoren. Seguru Argiazale batek baino gehiagok gure musikaren balore berriren bat deskubritu zuela arratsaldeko kontzertuetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Eguna
Zuek gabe ez legoke Argia Egunik

Zorionez, ARGIAn badugu txoko hau eta probestu nahiko genuke pasa berri den urriaren 7an Gasteizko Argia Eguna aurrera atera zedin modu batera edo bestera lagundu diguten guztiei eskerrak emateko. Euskaldunok hitz gutxikoak omen gara, eta eskerrak ematea ere asko kostatzen omen... [+]


Argia Eguna
Komunitate oso batek bultzatutako kazetaritza independentea

Ospatu dugu Gasteizen Argia Eguna. Kataluniako anabasa guztiaren erdian, buruak ekarri ditugu gurera, eta laugarren urtez Argia Jendearekin gozatzeko aukera izan dugu Arabako hiriburuan.


2017-10-10 | Dani Blanco
Galeria: Argia Eguneko irudi onenak

Urriaren 7an Gasteizen ospatu genuen Argia Eguna hango eragiel eta lagunekin elkarlanean eta komunitate osoa bilduta, kazetaritza independentea babesteko helburuz. Hemen egunak utzitakoa iruditan.


Komunitate oso batek bultzatutako kazetaritza independentea

Ospatu dugu Gasteizen Argia Eguna. Kataluniako anabasa guztiaren erdian, buruak ekarri ditugu gurera, eta laugarren urtez Argia Jendearekin gozatzeko aukera izan dugu Arabako hiriburuan.


2017-10-07 | ARGIA
Argia Eguna: Txikitik eragiten Gasteizen

Argia Eguna egin dugu Gasteizen. Jaiaren laugarren edizioa izan da 2014an berreskuratu genuenetik, eta hiriburu batera gatozen lehen aldia, aurrekoetan Usurbil, Oñati eta Ondarroan izan eta gero. Alde Zaharreko Landatxo kiroldegian hasi da festa, arratsaldean Gaztetxera... [+]


“Argiak indarra izatea nahi dugu, gizartean eragiteko”

Mimo handiz aukeratu du Argia aldizkariko lantaldeak urriaren 7an ospatuko duten Argia Egunaren kokalekua; Arabako hiriburuari egokitu zaio, "oso fuerte" dagoelako.


2017-10-04 | ARGIA
Nortasun agiri arrotzen jaurtiketa: Kataluniatik hartu genuen ideia hura

2014ko udaberriko egunen bat, ARGIAren egoitzan. Irailean egitekoa den Argia Egunerako prestatze lanak hasiak dira jada, eta norbaitek ideia dakar: ikusi du nortasun agiri arrotzen jaurtiketa antolatu dutela Kataluniako halako herrian, errekor “ofiziala” eta guzti... [+]


ARGIA Jendea bilduko duen topaketa Gasteizen

Lerrook idazten ari naizela oraindik urriaren 1a igaro gabe badago ere, dagoeneko imajinatzen ditut zu, irakurle, hitz hauek leitzen ari zaren egun horretan aldizkari eta egunkariek botako dituzten lerro-buruak. Aukera posible guztiak irudikatzea ez dakit erraza den, baina nire... [+]


2017-10-03 | ARGIA
Jolas kooperatiboak, sukaldaritza tailerra eta Nendo Dango Argia Egunean

Haur eta helduentzako jolas hezitzaileek hartuko dute kalea aurten ere Argia Egunean, larunbat honetan bertan Gasteizko alde zaharrean. Eguerdiko 12etan ekingo diegu: batetik, jolas kooperatiboak (Etxauri plazan edo Landatxo gunean), bereziki 6-10 urte bitartekoak buruan, eta... [+]


OroiTour
Bertsio ofiziala kalean borrokatzen da

Gasteizko tour politikoak elkarri lotuta dauden garai eta agertokiak ditu ardatz, nola Lauaxeta-ren fusilatzea edo 1976ko langile sarraskia. Herri-tresnatzat dute ibilbidea Martxoak 3 elkartekoek, Frankismoaren krimenak desitxuratzeko “estatu estrategiaren” aurrean... [+]


2017-09-26 | ARGIA
Gasteizko ARGIA Eguneko bazkarirako txartelak jadanik salgai

Urriaren 7ko herri bazkarian bertako jaki ekologikoekin osatutako menua izango da aukeran Gasteizko Landatxo kirol gunean; eta kafearen ostean Mirari Martiarenaren monologo umoretsua. Erreserbatu tokia lehenbailehen.


2017-09-20 | ARGIA
Urriaren 7an, Oroimenaren eta Euskararen zutabeak Gasteizen

ARGIA Eguneko goizeko egitarauan zita garrantzitsu bat izango duzu: Gasteiz borrokalari eta euskalduna ezagutzeko ibilbide gidatuak. Eman izena eta hartu parte kalea oroimenarentzat konkistatzeko operazioan.


OroiTour
Bertsio ofiziala kalean borrokatzen da

Gasteizko tour politikoak elkarri lotuta dauden garai eta agertokiak ditu ardatz, nola Lauaxeta-ren fusilatzea edo 1976ko langile sarraskia. Herri-tresnatzat dute ibilbidea Martxoak 3 elkartekoek, Frankismoaren krimenak desitxuratzeko “estatu estrategiaren” aurrean... [+]


Eguneraketa berriak daude