Mundu osoan 1950etik gaur arte ekoiztutako plastiko kopurua eta honek ingurumenean duen eta izango duen eragina aztertu eta txostena argitaratu dute zientzialari estatubatuar batzuek Science Advances aldizkarian. 822.000 Eiffel dorreren pisua du hamarkadotan sortutako plastikoak edo 80 milioi balerena.
Ekoizpen maila altuena duen hirugarren materiala da plastikoa, zementuaren eta altzairuaren atzetik. Baina azterketak ematen dituen datuetan esanguratsua ez da kopurua bakarrik. Gizakiak sortzen duen plastiko horren guztiaren artean 6,3 mila milioi tona hondakina da, hortik %9 soilik birziklatzen da, %12 erraustu, eta %79 zabortegietan zein ingurumenean pilatzen da.
Material sintetiko honen ekoizpenaren tendentzia goranzkoa da, eta ez du desazeleratzeko itxurarik. 1950ean milioi bat tona sortu zen, eta 2015ean berriz, 380 milioitik gora. Azken 67 urte hauetan 8,3 mila milioi tona plastiko sortu bada, gainera, kopuru horren ia erdia azken hamahiru urteetan ekoitzi da.
Plastikoak gure eskuetan izaten duen iraupena beste material askorena baino askoz ere baxuagoa da. Altzairua, esaterako, eraikuntzarako erabili ohi da asko, eta hamarkada batzuetarako bizi itxaropena du. Ekoitzitako plastikoaren kopuru altu bat, ordea, lau urte edo gutxiagoren buruan hondakin bilakatuko da. Material honen bizi itxaropena izugarri luzatzen da baina, hondakin bilakatuta ere, kasu gehienetan ez baita biodegradagarria; eta ehunka edo milaka urtetako bizia izango du.
2050erako 25 mila milioi tona
Erritmo honetan jarraituta, azterketak dio 2050erako gizakiak 25 mila milioi tona plastiko sortuta izango dituela, alegia, gaurkoaren hiru halako. Yvan Chalamet zientzialariak adierazi du borondate politikoak alda ditzakeela produkzioaren norabide batzuk. Frantzian, esaterako, 2016an denda eta supermerkatuetan plastikozko poltsak debekatu ziren. Horrela urteko 80.000 tona plastiko gutxiago sortu dute urtebetean.
Valle de Odietako epaiketa epaiaren zain geratu da ostiral honetan Iruñeko Justizia Jauregian akusatuek deklaratu eta akusazioek eta defentsak haien ondorioak azaldu eta gero. Ez da aldaketarik egon alde bakoitzak egindako eskaeretan.
Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]
Plastikoaren kutsadura saihesteko azken gailurra porrot izugarriarekin amaitu da Suitzako Geneva hirian, abuztuan. Hori zuten bilatzen petrolio-herrialdeek, plastikoa milioika tonatan sortzen jarraitzeko. Birziklapena da beraien tekno-soluzioa, baina gero eta garbiago dago... [+]
Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]
Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.
The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.
220 milioi tona plastiko sortzen ditugu munduan eta %10a soilik birziklatu. Zifra hori, gainera, hamar urtez jarraian ez da aldatu. Iaz zabor plastiko horren herenak gaizki kudeatzeagatik gure inguruko bazter, erreka, itsaso eta atmosferan bukatu zuen. Greenpeacek salatu... [+]
220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.
EHUko ikerketa-talde batek dio Europako emisio-inpaktuaren %60 datorrela sektore energetikotik.
EHUko Ekopol ikerketa taldearen datuen arabera, Bizkaia da Euskal Herrian ingurumen inpaktu handiena eragiten duen lurraldea, guztizkoaren %52 izanda. Euskal Herrian ingurumen-inpaktu handiena duten 25 industria-instalazioen artean, Muskizeko Petronor petrolio-findegia da... [+]
EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.